Miokardio infartua duten pazienteen bihotza tratatzeko terapia berritzaile bat

2023-05-04

Gaixotasun kardiobaskularrak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak, hala nola miokardio-infartua, dira munduan heriotza gehien eragiten dituztenak. Tratamendu hori da komunitate zientifikoaren erronka nagusietako bat; izan ere, prozedura ohikoenek, hala nola gailuak ezartzeak edo bihotz-sinkronizazioak, ez dute hiltzeko edo berriz ospitaleratzeko arriskua saihesten, eta bihotz-transplantea da sendatzeko benetako aukera bakarra.

Egoera horren aurrean, Espainiako, Frantziako eta Portugalgo 9 bazkidek osatutako CARDIOPATCH proiektu europarrak terapia berritzaile bat garatu du, miokardio-infartuak kaltetutako bihotz-ehuna modu ez-inbaditzailean konpontzeko zelula amen adabaki edo partxe bat.

 

Ahalmen terapeutikoa areagotzea

Horretarako, CARDIOPATCHen parte hartzen duten erakundeek adabakiaren zelula amen ahalmen terapeutikoa areagotzeko prozesuak gauzatu dituzte, faktore kardiobabesleak dituen kolageno-mintz bat arrakastaz sortu dute, eta hainbat teknologia eta protokolo garatu eta ebaluatu dituzte bihotzeko medikuntza birsortzaileko produktu terapeutikoak ekoizteko.

Ekimen horren barruan, Leartiker zentro teknologikoak bi gailu garatu ditu: adabakia hazteko eta garraiatzeko 3D bioerreaktore bat eta adabakia biribilkatzeko eta bihotzean modu ez-inbaditzailean ezartzeko 3D tresna bat.

(3D bioerreaktorea)

 

Etorkizun handiko emaitzak

CARDIOPATCH terapia-ereduaren eraginkortasuna karraskariekin egindako esperimentu aurreklinikoetan lortutako emaitza onekin egiaztatu da, eta haren portaera aztertzeko probak egiten jarraitzea espero da.

Medikuntza birsortzaile zelularrean eta 3D inprimaketa-teknologietan oinarritutako konponbide hau apirilaren 18an aurkeztu zen Iruñean. Ia hiru urteko ikerketen ondoren, proiektuak emaitza oparoekin amaitzen du bere ibilbidea. Emaitza horiek agerian uzten dute medikuntza birsortzaileak bihotzeko gaixotasun mota horietarako tratamendu eraginkorrak aurkitzeko dituen aukerak. Horregatik, ezinbestekoa da arlo horietan inbertitzen eta ikerketa bultzatzen jarraitzea, behin betiko konponbidea aurkitzeko.

 

CARDIOPATCH proiektuari buruz

CARDIOPATCH, Europar Batasuneko Interreg Sudoe Programak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF) kofinantzatutako proiektua izan da. Clínica Universidad de Navarra-k gidatu duen egitasmo honen patzuergoa osatu duten gainerako kideak hauek izan dira: Cima Universidad de Navarra (Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioaren bidez), Institut de Recerca de l’Hospital de la Santa Creu i Sant Pau fundazioa, LEARTIKER zentro teknologikoa, GUK komunikazio agentzia, Centre Hospitalier Universitaire de Toulouse, Université de Montpellier (UM) - Institut des biomolécules Max Mousseron (IBMM), GenIbet Biopharmaceuticals enpresa eta Instituto de Biologia Experimental e Tecnológica.

Ekimenak bazkide gisa aritu diren beste erakunde batzuen laguntza ere izan du, hala nola Viscofan, Sodena eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdea (NAEN), besteak beste.

 

(bioerreaktorea azpitik ikusita)

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika