Berritzea ez da tamaina kontua

2023-09-07

Berrikuntza berritzeko ekintza eta ondorioa da, edo produktu bat sortu edo eraldatzea, eta merkaturatzea. Gaur egun, berrikuntza euskal enpresa askoren nortasunean txertatuta dago, horien artean enpresa txiki eta ertainak, gure lurraldean ugariak direnak.

Euskadiko ikerkuntza-potentziaren erreferente izateko 17 eragile zientifiko-teknologiko, horien artean Leartiker, biltzen dituen BRTA aliantzak (Basque Research and Technology Alliance), enpresa txiki eta ertainak berritzera gonbidatzen dituen kanpaina bat jarri du martxan irailean. Esloganak honela dio: "Berritzaile izatea izaera kontua dela sinetsita gaude, ez tamaina kontua. Izaerak egiten zaituelako handi”. ETEei zuzendutako deia da, Euskadiko punta-puntako zentro teknologikoekin lankidetzan aritzeko eta, berrikuntzaren aldeko apustua eginez, lehiakorragoak izatea lortzeko.

BRTAk enpresa txiki eta ertainak beren beharrak partekatzera animatzen ditu, eta aliantzak irtenbide eta bidelagun ezin hobeak eskainiko dizkie, zentro kideekin lankidetza proiektuak garatzeko.

   

Leartiker 2021ean batu zen BRTA aliantzara, bere bi espezializazio teknologikoen bitartez (Polimeroen Teknologia eta Elikagaien Teknologia), bai eta enpresekin duen lankidetza estuari esker lortzen duen transferentzia teknologikoaren indize altuarekin, erakundearen dibertsifikazioa eta espezializazioa bultzatzeko eta euskal enpresen lehiakortasuna handitzen laguntzeko.

 

ETE eta zentro teknologikoen arteko lankidetza kasu praktikoak

Gero eta gehiago dira berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten enpresa txiki eta ertainak, eta BRTA aliantzak ETEen eta bere 17 kideen arteko hainbat lankidetza kasu erreal erakusten ditu kanpaina honetan. Berrikuntza-proiektu baten adibideetako bat Leartiker Elikagaien Teknologia eta Zamudion (Bizkaia) kokatutako Insektlabel Biotech enpresarena da. Start up horrek ingurumen-inpaktu txikiko osagai moldakorrak garatzen ditu giza elikaduraren eta/edo elikadura funtzionalaren hainbat segmentutarako.

Insektlabelen jarduera merkatu berri batera bideratuta zegoen, ezjakintasuna sortzen zuena eta kokatzeko zailtasunak zituena. Horregatik Leartikerrekin harremanetan jarri ziren, beraiek sortzen zituzten osagaiekin egin zitezkeen produktuak ezagutzera eman nahi zuten eta. Start up honen lana intsektuen elikadurarekin eta ekoizpenarekin hasten da, intsektuak osagai bihurtu eta osagai horrekin egiten diren produktuak sortu eta osasunean dituzten ondorio positiboak aztertzera arte.

Leartikerreko Food Design espezializazioan proteina alternatibo berrietara bideratutako ikerketa-lerro bat dugu, proiektu honen beharrekin bat datorrena, horregatik lankidetza prozesua oso naturala izan da; ezagutza berriak sortu ditugu eta produktu berrien garapenean lan egin dugu, hanburgesak eta haragi-analogoak, kasu.

Zentro teknologikoen eta enpresen arteko lankidetza funtsezkoa da berrikuntza sustatzeko, produktu eta zerbitzuen garapena bizkortzeko eta hazkunde ekonomikoa bultzatzeko. Bi aldeek onura ateratzen dute, enpresek bestela lortuko ez lituzketen ezagutza teknikoak eta baliabideak eskuratu ditzaketelako, eta zentro teknologikoek beraien ikerketak testuinguru praktiko eta komertzialetan aplikatu ditzaketelako. Lankidetza horiek ezinbestekoak dira teknologian gero eta gehiago oinarritzen den ekonomian berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzeko.

 

BRTAko osasun, elikadura eta energia agendak

BRTA aliantzak osasun pertsonalizatua, elikadura osasungarria eta trantsizio energetikoaren agendak aurkeztuko ditu irailean zehar. Arlo bakoitzean dituzten erronkei aurre egiteko, bere 17 kideek behar duten ikerketa- eta garapen- lehentasunak zehaztuko dituzte.

BRTA osatzen duten teknologia- eta ikerketa-zentro kooperatiboetako adituek gizartearen eta enpresen beharrei erantzuteko garatzen ari diren I+Gko proiektu nagusiak azalduko dituzte.

Leartikerrek elikaduraren erronkei erantzuten dieten hainbat proiektu aurkeztuko ditu: osagai eta elikagai seguruak, propietate nutrizionalak eta osasungarriak dituzten proteina-iturri berriak, eta zahartze aktiborako nutrizio pertsonalizatua. Osasunari dagozkion erronka teknologikoetan, Leartikerrek metodologia eta tresna zientifiko-teknologikoekin, prebentzio, diagnostiko eta terapietako aplikazioekin eta osasun digitalarekin lotutako proiektuak aurkeztuko ditu.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika