Polymer Composites aldizkari espezializatuak CARBOBRAKE proiektuaren emaitzei buruzko artikulu zientifikoa hautatu du hileko nabarmendu bezala
2023-09-13
CARBOBRAKE (M-era.net) proiektuak goi-mailako errendimenduko automobilgintzako aplikazioetarako horma lodidun karbono-zuntzez indarturiko material konposatuz eginiko balazta matxarta bat garatzea du helburu. Ekimenaren ikerketa-taldea Europako hiru herrialdetako bazkide akademiko eta industrialek osatzen dute: Belgikako GD Tech, MSC Software Belgium S.A. eta Université Liège; Austriako IPoint Austri, Graz University Technology, JKU linz IPPE eta Hinsteiner Group; eta, Espainiako Fagor Arrasate S. Coop., Ruimoldes 2012 S.L. eta Leartiker S. Coop.
Proiektuaren helburua Sheet Molding Compounds (SMC) konpresio bidez fabrikatutako motozikletentzako balazta matxarda bat garatzea da. Horretarako, ikerketa-jarduera ezberdinak burutzen ari dira; ekodiseinuko printzipio egokituak zehazteko, SMC materialen portaera termomekanikoa hobeto ulertzeko, SMC konpresio bidezko moldekatze- prozesua hobetzeko eta material konposatu polimerikoen piezetarako LCA neurketa zehatzagoak sortzeko.
Testuinguru horretan, Leartikerrek, patzuergoko gainerako bazkideekin lankidetzan, Polymer Composites (Wiley) aldizkari espezializatuan Advancing on viscosity characterization and modeling of SMC for compression molding simulation artikulua argitaratu zuen, proiektu horren baitan lortutako emaitza zientifikoetako batzuk ezagutzera emateko. Aldizkariaren editoreak duela gutxi argitalpen hori hautatu du "September 2023 Editor's Choice" hileko nabarmendu gisa, ondorioz, proiektuaren emaitzen hedapena nabarmen areagotuz.

Argitalpenak SMC materialen propietate erreologikoen karakterizazioa eta modelizazioa jorratzen du, prozesuaren simulazioaren emaitzak hobetzeko.
CARBOBRAKE proiektua 2021eko martxoan hasi zen eta 2024 urte hasieran amaituko da. Urte hauetan patzuergoa osotzen dugun kideok gogotsu egin dugu lan ezarritako helburuak lortzeko, eta argitalpen honek egindako lan handia bermatzeaz gain, lortutako emaitzak zabaltzen laguntzen digu.
