LEVIS proiektua azken txanpan sartu da eta abenduan ospatuko den Global Automotive Components and Suppliers Expo azokan erakutsiko ditu garatutako prototipoak
Bursan, Turkian, ospatu den GREENVEHICLES LEVIS M30 proiektuaren bilera orokorrean izan da Leartiker egitasmo honen baitan azken hilabeteetan egin diren aurrerapenen jarraipena egiteko. LEVIS bukatzear dagoen honetan burubelarri murgilduta dabil demostratzaileen fabrikazio prozesu berritzaileen optimizazioan eta hauen egituraren osasunaren monitorizazioan eta azken balidazioan. Bi eguneko bileran, LEVISeko demostradore ezberdinen lehen prototipoak aurkeztu eta ebaluatu ziren: esekidura-beso bat (suspension arm), bateria-kutxa bat (battery box set) eta direkzio-zutabearen euskarri bat (steering column carrier group).
Mersen eta CEA bazkideekin elkarlanean, Leartiker, moduluaren karkasaren azken balidazioan eta muntaian ari da lanean, gainerako osagaiekin, konexio-plakarekin eta monitorizazio-sentsoreekin. Balidazioa eginda, YESILOVAk, ITA, RISE, CANOE eta AIMENekin elkarlanean garatu duen material anitzeko bateria-kutxan azken muntaia egiteko prest egongo da osagaia.

Direkzio-zutabearen euskarri-osagaiaren kasuan, Leartikerrek eta TOFASek elkarrekin egindako garapen-lanen ondoren, metalezko jatorrizko osagaiaren eta garatutako prototipoaren arteko ezberdintasunak egiaztatu ahal izan ziren, baita TOFAS erakusketa-espazioan ibilgailu baten zeharkako habean aurremuntaia egin ere.
LEVIS Europar Batasuneko Horizonte 2020 proiektua da, industriei etorkizuneko Ibilgailu Elektrikoen (IE) osagai arinduak, errentagarriak eta iraunkorrak diseinatu eta ekoizteko aukera emango dieten zutabe teknologikoak garatzea helburu duena. 2021eko otsailean abiatu zen egitasmo hau bukaerara heltzen dago eta harrotasunez iragarri dezakegu proiektu honen baitan garatu ditugun hainbat prototipo Stuttgart-en (Alemania) abenduaren 5etik 7ra ospatuko den Global Automotive Components and Suppliers Expo-n erakutsiko ditugula. Halaber, azoka honetan bertan ekitaldi bateratu bat egingo dugu ALMA, Fatigue4light, FLAMINGO eta REVOLUTION proiektu senideekin.

Turkiako automozio sektoreko enpresetara bisitak
Proiektuaren inguruko hausnarketa eta eztabaidez gain, YESILOVA eta TOFAS gure bazkide turkiarren instalazio ikusgarriak bisitatzeko aukera izan genuen. Eskerrak eman nahi dizkiegu, bereziki, bi taldeei, egindako harrera beroagatik eta antolakuntza bikainagatik.
Turkiara egindako bidaia honetan Leartikerreko lantaldeak beste bisita batzuk egiteko tartea ere hartu zuen. Automozio sektoreko hainbat enpresetara bisita ezberdinak egin zituzten bertako enpresa-sarea hobeto ezagutu eta harremanak sendotzeko. Bisitatutako enpresa guztiek harrera ezin hobea egin digute, eskerrik asko guztiei!
Informazio gehiago: www.greenvehicles-levis.eu
__________
#GreenvehiclesLEVIS patzuergoa:
ITAINNOVA · Instituto Tecnológico de Aragón
Marelli
Mersen | Electrical Power
Privé S.r.l. - Production Research Industrialization Vehicle Electric
Yesilova Group
TOFAS
AIMEN Centro Tecnológico
CANOE - Le Centre Technologique Nouvelle Aquitaine Composites & Matériaux Avancés
RISE Research Institutes of Sweden
CEA-Liten
Cenex Nederland
Steinbeis Europa Zentrum
Leartiker