Kardiopatia iskemikoa duten pazienteei bizi osorako euskarri funtzional bat eman asmoz, aurrerakuntza handiekin ekingo dio BRAV3 nazioarteko proiektuak bere azken etapari

2023-11-01

Joan den urrian, partzuergoak Lovainan (Belgika) egindako azken bileran aurkeztutako aurrerapenek erakusten duten bezala, proiektuak bilakaera handia izan du, eta baikortasunez ekingo dio azken urteari.

BRAV∃ biomekanika konputazionala eta egitura porotsuen 3D inprimaketan oinarritzen den in vitro ehunen sorrerari buruzko nazioarteko ikerketa da. Egitura horiek bihotz-zelulekin ereingo dira, eta, ondoren, mekanikoki eta elektrikoki estimulatuko dira ehuna gehiago heltzeko. Azterlan honen helburua kardiopatia iskemikoa duten pertsonen bihotzaren indarberritze funtzionala lortzea da, bihotz-ehuna birsortuz. Horrela, bihotzeko infartuen tratamenduan jauzi kualitatiboa bat eskaintzen da.

 

Misio horri jarraituz, Europako 14 erakundek osatutako partzuergoa ehun biologiko (BioVAD) aurreratu eta pertsonalizatua fabrikatzen ari da zelula ametatik abiatuta, pazienteari laguntza funtzional iraunkor bat emateko. Horretarako, ehun horri "in vitro" bidez heldutasuna emango zaio, partzuergoko partner teknologikoenek garatutako heltze-sistema (biorreaktorea) berri baten bidez.

Europako ekimen honen aurrerapen handienetako bat den biorreaktore hori optimizatzeko prozesu horretan murgilduta aurkitzen da Leartiker, UNAV, EBERS eta Boston Scientific Company bazkideekin batera. Biorreaktorearen kamera Leartikerrek diseinatu eta garatu du; estimulazio mekanikoko sistema eta estimulazio elektrikoko sistema, berriz, EBERSek eta Boston Scientificek garatu dituzte, hurrenez hurren. Gainera, biorreaktoreak ingurunea tenperatura kontrolatuan birzirkulatzeko sistema bat du. Baita, gasen zirkulazio-sistema bat, bihotz-zeluletarako egokia den C02 eta 02 kontzentrazioa mantentzen duena.

Gaur egun, parametro egokiak lortzeko eta giza-tamainako ehunaren heltze optimoa lortzeko hainbat saiakuntza egiten ari dira biorreaktorearekin, gerora txerriaren bihotzean txertatzeko. Tamaina handiko animalia-eredua da, termino kardiologikoetan gizakiaren antzekoa, eta, horregatik, BioVAD helduarekin baliozkotze aurreklinikoak egiten ari dira txerrietan.

 

Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) zuzentzen duen BRAV  proiektua Europako Batzordeak finantzatutako Horizon 2020 (H2020) programaren baitan kokatzen da. 2020 urte hasieran ekin zion ibilbideari, eta bere azken urtean sartzen da baikortasun handia ematen duten aparteko aurrerapenekin: modelizazio-lan handia, tamaina handiko biorreaktoreetan zelulen fabrikazioa, zelulen heltze-maila neurtzeko teknika berriak (sequencing), ehuna ereiteko tresna bat eta txerrietan ehuna ezarri aurretik erabiltzeko trokel bat bezalako gailu mediko berrien garapena.

Era berean, nabarmendu behar da 2022an Leartiker Zentro Teknologikoak eta UNAVek (Nafarroako Unibertsitatea) patente-eskaera bat egin zutela proiektuaren barruan garatutako gailu medikoetako baterako: Ehun bat hazteko eta/edo heltzeko biorreaktore-kamera, eta ehun bat biorreaktore-kamera batean hazteko eta/edo heltzeko metodoa. 2024an patentea argitaratzea espero da.

Urriaren 19an eta 20an, Belgikan kokatutako Leuvengo ospitalea (kardiologia departamentua proiektu honetako bazkide duena), izan zen partzuergoaren azken bileraren egoitza. Proiektuko zereginen eta lan-paketeen jarraipena egiteaz gain, 2020an planteatutako helburua lortzeko eman beharreko hurrengo urratsak zehaztu ziren topaketa horretan.

Jarduera osagarri gisa, proiektuko bazkideek egin zuten workshopean proiektuak izan dezakeen eragina eta egitasmoaren baitan garatutako gailuen jabetza intelektuala ustiatzeko aukerak baloratu ziren.

 

 

Informazio gehiago: www.projectbrave.eu

This project is funded by European Union´s Horizon 2020 research and innovation programme under grant agreement 874827

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika