Material termoplastikoentzako homologazio metodologia berri bat garatzen
Materialen karakterizazio eta balidazio saiakerak material berrien ikerketa eta garapenerako funtsezko prozesuak dira. Saiakera horrek, testuinguru edo egoera ezberdinetan, materialen propietate eta jokaerak ulertzea ahalbidetzen digute, industria eta aplikazio ezberdinetan erabiltzeko egokiak diren edo ez bermatzeko; besteak beste, osagai aeroespazialetan, itsasontzietan, automozioan, trenbideetan, egitura zibiletan eta gailu medikoetan.
Hala ere, industrian denbora faktore kritiko bat da, eta karakterizazio-teknika luze eta garestiak, zein simulazio konputazionalak eraikitzeko zailtasunak, epe luzerako portaera duten (bizitza baliagarria) material termoplastiko aurreratuen propietateak iragartzea lehen mailako erronka bihurtzen da.
Saiakeren azelerazioa
Egoera honen aurrean eta erantzun azkarragoak aman ahal izateko asmoz, sortzen da Leartikerrek parte hartzen duen CRITERION: aCcelerate cReep lifeTimE pRedictiON elkarlan proiektua. Ikerketa industrialeko lankidetza-egitasmo honen helburua egungo saiakera-denborak 10 aldiz murriztuko dituen material termoplastikoen homologaziorako metodologia berri bat garatzea da: creep-iraunkortasun saiakerak inprimaketa funtzionaleko teknikekin eta Adimen Artifizialarekin konbinatuz, ikertuko diren materialen jokaera aurreikusteko azelerazio metodo bat.
CEP – Centro Español de Plásticos, Functional Print Cluster, ZATEC S.A., RADICI PLASTICS IBERICA SL, Reiner Group, Data Value Management, Centro Stirling eta Leartiker Zentro Teknologikoa dira proiektu honen patzuergoa osatzen duten kideak; eta, saiakera esperimentala, modelizazio fisiko-matematikoa eta adimen artifizialeko eta simulazio birtualeko tresnak erabiliz, material termoplastiko aurreratuen epe luzerako propietateak iragartzea espero dute.
(Smart Plastics Congress - CRITERION proiektuaren aurkezpena)
Proiektuaren aurkezpena Smart Plastics Congress 2024 kongresuan
Pasa den urtarrilaren 22 eta 23an Bartzelonan Smart Plastics Congress-en bederatzigarren edizioa ospatu da, plastronika, inprimatutako elektronika eta azaleren funtzionalizazioan zentratuta. Horrela, ikerketa proiektuen emaitzak eta azken berrikuntza teknologikoak jakitera emateko Kongresuak eskaintzen dituen konferentzia teknikoetako bat CRITERION proiektuarena izan da.
Centro Stirling-eko Arancha Sánchez eta Udane Astobitza gure lankidea izan ziren egitasmo honen berri eman zutenak eta bertaratutakoen artean ideia eta galdera trukaketa aberasgarria gidatu zutenak.
CRITERION proiektua Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak finantzatu du, Enpresa-Talde Berritzaileei (AEI) zuzendutako laguntza-programaren bidez, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (BEEP) baitan.