Plant-based produktuak garatzeko, tokiko lekaleen irinak balorizatzera bideratutako LEKALEAK proiektua amaitu da

2024-01-30

Europar Batasuneko FEADER funtsek finantzatuta eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren Lankidetza Laguntzaren bidez, LEKALEAK proiektuak lehengai berrien ekoizpenean, teknologian eta elikagaien eraldaketan esperientzia duten EAEko elikadura-kateko hainbat eragile inplikatu ditu.

LEKALEAK proiektua amaierara iritsi da tokiko lekale-irinen barietateak ekoiztu eta balorizatzea lortuz. Proiektuaren helburu nagusia lortutako irin barietate horrek plant-based produktuen garapenean aplikatzea izan da.

Arabako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak (UAGA) zuzenduta, proiektuan parte hartu duten gainerako erakundeak hauek izan dira: BASQUE FOOD CLUSTER, euskal elikadura-katearen erakunde erreferente gisa; ahatearen eta haren eratorrien produktuetan espezializatutako DELICASS enpresa; Arabako Laboreen Elkarte Alternatiboa; NEIKER-Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea; eta Leartiker Zentro Teknologikoa. Horrela, proiektuaren ardura duen partzuergoak hainbat arloko esperientzia eta ezagutza uztartu ditu, lehengai berrien ekoizpena eta eraldaketa, eta elikagaien teknologia eta eraldaketa, besteak beste.

Leartikerrek plant-based hanburgesen hainbat prototipo garatu ditu tokiko lekale-irinak erabiliz, eta, ondoren, Delicass enpresan aurre-eskalatze froga egin du, etorkizunean bere produktu-sorta dibertsifikatu ahal izan dezan eta gaur egun kontsumitzaileek gero eta gehiago eskatzen dituzten plant-based hanburgesak merkatuan eskaintzeko.

 

 

Donostian eta Bilbon egindako bi focus group-etan , proiektuan garatutako hanburgesa prototipoak dastatu ahal izan dituzte kontsumitzaile potentzialek. Emaitzak, oro har, positiboak izan dira, bereziki hanburgesen formuletako bat nabarmendu delarik.

Proiektuaren emaitza orokor bezala, EAEko nekazaritza-ekoizpena dibertsifikatzea eta negozio-eredu berri bat bultzatzea lortu da: elikagaien industrian landare jatorriko proteina-iturri gisa erabiltzeko tokiko lekale-irinak lortzea. Halaber, irin horiek erabiliz produktu berriak ere garatu dira, horrela, dibertsifikazioan lagunduz eta merkatuan plant-based produktu berrien eskaintza zabalduz.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika