Excellent Performance kalifikazioa duen Hedapen Termikoko Koefiziente Linealeko (CLTE) saiakuntzetarako metodo propioa

2024-02-22

DRRR GmbH (Deutsches Referenzbüro für Ringversuche und Referenz materialien) enpresak egindako laborategi arteko probek kalifikazio bikaina eman diote Leartikerri Hedapen Termikoko Koefiziente Lineala - Coefficient of Linear Thermal Expansion (CLTE) ISO 11359 saiakuntzetan.

Hedapen termikoko koefiziente lineala materialaren propietate bat da, plastiko batek tenperaturaren igoerari erantzuteko hedatzeko duen gaitasuna ezaugarritzen duena. Gainera, osagaien diseinuan garrantzi handia duen faktorea da.

Polimeroen Teknologian espezializatutako zentro teknologikoak karakterizazio-metodo propio bat garatu du saiakuntza mekaniko aurreratuen laborategian. Metodo horrek, lokailuak edo euskarriak bezalako kanpoko elementuen hedapen-koefizienteen menpe ez dauden emaitzak eskaintzen ditu. Horrela, kanpoko elementu horiek aztertutako ezaugarrietan eraginik ez izatea lortzen du Leartikerrek.

 

Laborategien arteko ariketak

Laborategien arteko ariketak kanpoko laborategietan egiten diren kalitate analitikoa egiaztatzeko praktikak dira. Ariketa horietan sektoreko 80 laborategi baino gehiagok parte hartzen dute, eta lagin bera aztertzen dute antzeko baldintzetan lan eginez. Horretarako, funtsezkoa da erakunde eskudun batek akreditatutako laborategien arteko ariketen hornitzaileekin kontatzea, saiakuntza-patroien fabrikazioan eta lortutako datuetatik abiatuta egiten dituzten tratamendu estatistikoetan behar besteko bermea eman dezaten.

Leartikerrek DRRR - Deutsches Referenzbüro für Ringversuche und Referenzmaterialien GmbH (German Reference Office for Proficiency testing and Reference materials) enpresa alemaniarraren zerbitzuekin lan egiten dugu. ISO/IEC 17043 ziurtagiria duten gaitasun- eta erreferentzia-materialaren saiakuntzak eskaintzen ditu.

 

Material aurreratuen ezaugarritze bikaina

Egiaztapen-praktika horietan parte hartuz, Leartikerrek egiten dituen saiakuntzen fidagarritasun eta maila analitiko aparta berresten duten neurketak eta konparazioak lortzen dira. Halaber, emaitza horiek konfiantza tekniko handia ematen diete zentro teknologikoko ikertzaileei eta bezeroei.

Ziurtagiri berria material aurreratuen karakterizazio-katalogo anitza osatzera dator, tentsio-egoera desberdinetako karakterizazio ia-estatikoa, deformazio-abiadura desberdinetako karakterizazioa (200s-1 arte) eta simulazioei begira material-kartak baliozkotzeko behar diren azpiosagaien saiakuntzak egiteko aukerarekin batera.

"Excellent Performance” emaitza lortu duten laborategien arteko ariketetan izandako beste parte-hartze batzuk:

  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza giro-tenperaturan
  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza -30ºC-ko tenperaturan
  • s/ ISO 527 1-2 trakzio-saiakuntza 80ºC-ko tenperaturan
  • s/ ISO 178 probeta-injekzioa eta saiakuntza
  • s/ISO 37 trakzio-saiakuntza kautxuzko probetetan
  • Ensayo de tracción en probetas de caucho s/ISO 37

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika