Ibilgailu elektrikoentzako esekidura-produktu berrien garapen-fasetik prototipoak ezabatzeko soluzioak

2024-05-09

Bi urte igaro dira Leartikerrek Future: Fast Forward (F3) edo Ibilgailu Elektriko eta Konektatuaren PERTE (VEC) taldean bere ibilbidea hasi zuenetik. Bi urte, Kautenik enpresarekin (Berriatua, Bizkaia) elkarlanean, mugikortasunaren sektorea deskarbonizatzea eta automobilgintzaren industrian nazioarteko erreferente izatea helburu duen elkarte horretan garatzen ari diren 86 proiektuetako batean lanean hasi ginela.

Leartikerreko Garraio Jasangarria espezializazioak, automobilgintzarako kautxuzko piezak fabrikatzen adituak diren Kautenik enpresarekin batera dihardu lanean bi urte hauetan: karakterizazio mekaniko azeleratuko teknikak eta Adimen Artifizialaren bidezko metodologia prediktiboak garatzen, produktu polimerikoen azken portaera aurreikusteko eta aurreratzeko helburuarekin.

Joan den apirilaren 25ean, Mondragon Unibertsitateak eta FEXek antolatutako lehen Steering & Suspension Parts Forum Teknikoan izan ginen. Bertan, hizlari gisa parte hartu genuen, eta, Kautenik enpresarekin batera, proiektu honen emaitza partzialak aurkeztu genituen.

       

Jardunaldian landu zen gai nagusia gaur egun ekimen honen barruan garatzen ari garen metodologia izan zen. Metodologia horren helburua esekidura-produktu berriak garatzeko fasean prototipoak ezabatu edo, gutxienez, nabarmen murriztu ahal izatea da. Produktu metalikoetara oso bideratuta zegoen publiko baten aurrean, material elastomerikoek dituzten berezitasunen eta moteltzeko elementuetan duten garrantziaren lehen azalpen bat egin genuen. Ondoren, produktuaren gaineko saiakuntza esperimentalen eta simulazioen arteko korrelazio-emaitzetan zentratu genuen gure aurkezpena; izan ere, % 10etik beherako aldeak lortu ditugu propietate estatikoetan, eta % 15etik beherakoak propietate dinamikoetan.

Gestamp enpresarekin elkarbanatu genuen eskenatokia, hau ere Future: Fast Forward proiektuko kidea. Automobilerako osagaiak diseinatu, garatu eta fabrikatzen dituen multinazional honek hitzaldi interesgarria eskaini zuen fabrikatzaileek ibilgailu elektrikoetarako txasis-osagaiak diseinatu eta garatzeko dituzten joeren inguruan. Metagra, Alkorta Forging, Cikautxo, Izasa, Ecenarro, RTS, Mondragon Unibertsitatea eta Hijos de Juan de Garay enpresek ere beren azken garapenak azaldu zituzten jardunaldi honetan.

Leartikerren eta Kauteniken lanean jarraitzen dugu orain arte lortutako datuak optimizatzen jarraitzeko, izan ere, aurtengo abenduan proiektua amaitu aurretik, alde horiek are gehiago murriztea espero dugu. Lortzen ditugun ikerketa-emaitzek ezagutza eskuratzeko eta transferitzeko balioko dute, horrela, etorkizuneko ibilgailuentzat ezaugarri espezifikoak dituzten produktu polimerikoen garapen azkar eta zehatzak lortzeko egungo erronkari erantzuteko.

F3 taldearen barruan egiten ari garen ibilbideak, gainera, sinergiak bilatzeko aukera ematen digu lerro hauetan aipatutako foro espezializatua, kasu. Aspektu horrek potentzial are handiagoa ematen dio Future: Fast Forward proiektuari: ibilgailu elektrikoaren balio-kateko aditu onenen taldeko partaide izateak; eta, ezagutzak, baliabideak eta esperientziak partekatzeak, gure potentzial indibidual eta kolektiboari ahalik eta etekin handiena ateratzea ahalbidetzen digu.

 

Informazio gehiago: www.futurefastforward.es

"Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana - Europar Batasunak finantzatua – NextGeneration EU"
"Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGeneration EU"

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika