Errute-oiloaren errebalorizazioa, produktu berriak garatuz

2024-05-16

Datu ofizialen arabera, errute-oiloaren sektorea da azpiproduktu gehien sortzen dituen sektoreetako bat. Izan ere, oilo horiek beren bizitza erabilgarria (18 hilabete ingurukoa) betetzen dutenean, normalean errausketa edo animalien elikadurara bideratzen dira. Hainbat herrialdetan beste elikagai batzuk egiteko baliatzen bada era, mendebaldean errute-oiloak balioa galdu du.

Horregatik guztiagatik, MUSKA lankidetza-proiektua sortu da, salda egiteko erabiltzen diren errute-oilo zaharrak aprobetxatzea eta eskabetxetan egindako produktu berriak sortzea helburu duena, Euskadin ekoizten den sagardo-sagarraren ozpina erabiliz. Delikatetxe Koop. Elk. Txikia eta Sagar Zirkle S.L. euskal enpresak dira proiektu honen liderrak, eta Leartikerrek aholkulari teknologiko gisa parte hartzen du egitasmoan.

       

Ozpina oinarrizko osagai gisa duen elikagaiak kontserbatzeko metodo bat da eskabetxea. Gaur egun, olioarekin, ozpinarekin, erramu hostoekin eta piperbeltz aleekin egindako marinada sinple bat bezala ezagutzen da.

Eskabetxean gehien kontsumitzen eta ekoizten diren produktuak itsasotik edo arrantzatik datozenak dira. Hala ere, merkatuan eskabetxean hegazti ezberdinak ere aurki daitezke. Galeperra da gehien ekoizten eta kontsumitzen dena. Hala ere, badira eskabetxean dauden beste hegazti batzuk ere, hala nola ahatea, eperra edo haragitarako oilaskoa.

MUSKA proiektuaren barruan lortu nahi den eskabetxe-produktuaren garapenean, ezaugarri aromatiko bereziak dituen Euskadin egindako ozpina erabiltzen da, garapen bidean den produktu berriari ezaugarri organoleptiko bereizgarriak ematen dizkiona.

Proiektua martxan jarri zenetik, eskabetxean egindako oilo-izter papurtuaren prototipoak garatzeko hainbat proba egin dira Leartikerrek Markina-Xemeinen dituen instalazioetan. Hainbat produktu-formula probatu dira, ekoizpenerako parametro teknikoak eta teknologikoak definitu dira, eta prozesuaren hainbat aldagai ebaluatu dira. Ekimen honetan egingo diren hurrengo urratsak kontsumitzaileek prototipoak ebaluatzea eta Delikatetxeko instalazioetan gerora egingo diren aurre-eskalatze probak izango dira.

Jateko prest dagoen gourmet produktu bat garatzea da helburua, sukaldatu beharrik gabe, plater hotz gisa edo entsalada bateko osagai gisa jateko ezin hobea.

Errute-oiloaren errebalorizazioaren aldeko apustuarekin jarraituz, Delikatetxe Leartiker Elikagaien Teknologia arloarekin harremanetan jarri zen dibertsifikazio-bide berriak bilatzeko. Proposamen horretatik sortu zen errute-oiloa eta sagar-ozpina fusionatzeko aukera, eskabetxe-produktu berri bat definituz.

Proiektu honek, gainera, sektore ezberdinetan lan egiten duten bi enpresa ekoizleren arteko lankidetza ahalbidetu du eta MUSKAri esker produktu berritzaile berri bat sortzeko elkarlanean ari dira: tokiko produktua, jasangarria, KM0ren aldeko apustua egiten duena, mantenugai askorekin eta osasungarria.

Lehen oso preziatua zen eta pixkanaka gure sukaldeetatik desagertzen joan den oilo-haragia berreskuratzeko helburuarekin sortu zen Delikatetxe. Mantenugai asko dituen haragia, proteina ugarikoa eta zapore handikoa. Bere estrategiaren barruan, Elorrioko (Bizkaia) enpresa honek oiloa osagai nagusi gisa duten produktuak sortzeko eta dibertsifikatzeko moduak bilatzen ditu, Euskal Herriko eta Nafarroako baserrietako landa-oiloekin produktuak sortuz. Satxa Zeberio, Sagar Zirkle enpresaren sortzailea, proiektuko beste bazkidea da. Errezilgo (Gipuzkoa) nekazaritza ekologikoko tokiko ekoizlea eta sagardo naturala Euskal Sagardoa % 100 bertako sagar ekologikoekin ekoizten duena. Sagarraren aukera guztiak aprobetxatuz lurra eta ingurunea zaintzeko proiektu jasangarri bat sortzeko kezkaz sortutako enpresa da. Sagardoa eta zukuak ekoizteaz gain, Euskal Sagardoa deiturako sagardo ekologikoarekin egindako sagar-ozpina egiten du.

               

MUSKA proiektua BERRIKER 2023 programak (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, basogintza eta arrantza eta akuikulturako produktuak ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzak, 2023) finantzatuta dago. Programa horren helburua produktu berritzaileak garatzea da, tokiko lehengaiak eta osagaiak erabiliz.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika