Leartikerrek nekea neurtzeko sistema duen DMA makina berri bat eskuratu du

2024-10-03

Leartikerrek berezitasun teknikoa gehitzen du material polimerikoen portaera termo-mekanikoaren karakterizazio eta iragarpenaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren AZPITEK 2023 programaren bitartez eskuratutako Metravib DMA +2000 makinarekin.

2019az geroztik Leartikerren kolaboratzailea den Metravib enpresak garatutako DMA +2000 makina punta-puntako baliabide izango da termoplastiko errefortzatuen analisi mekaniko dinamikoko ikertzaileentzat, zurruntasun eta maiztasun analisi tarte handiagoko neurketak ahalbidetzen dituelako. Gainera, makina berri honek nekearen iraupena neurtzea ahalbidetzen du, pitzadurak hazteko ereduetan oinarritutako karakterizazio-metodo aurreratuak aplikatuz, horixe baita elastomeroekin egindako produktuen iraunkortasuna eraginkortasunez aurreikusteko portaera kritikoa.

Instalazio berri honek Leartikerren "Vibration and Mechanical Durability Lab" laborategia osatzen du, zeina materialen propietate dinamikoak eta iraunkortasun mekanikoa karakterizatzeko diseinatu zen, material polimeriko ugariren erantzun mekanikoa neurtzeko puntako baliabideak eskainiz, hala nola, material elastomeroak, kautxuak zein elastomero termoplastikoak, karbonoz errefortzatutako material konposatuak, etab. Laborategian lortutako karakterizazio-emaitzak, ondoren, material horiekin fabrikatutako osagaien portaera modelatu eta iragartzeko erabiltzen dira.

 

"Vibration and Mechanical Durability Lab" laborategia osatzen duten ekipamenduak:

ZWICK ROELL KAPPA Multistation CREEP Machine:

            5 eragingailu independente (10kN)

            Tenperatura: -60ºC-tik 180ºC-ra

            Hezetasuna: %20 – 90

 

METRAVIB DMA +2000 Fatigue crack growth testing module

            Indarra: 2000 N

            Maiztasuna: 1000 Hz arte

            Tenperatura: -70ºC-tik 500ºC-ra

            Desplazamendua: 10 mm

 

METRAVIB DMA +300

            Indarra: 300 N

            Maiztasuna: 1000 Hz arte

            Tenperatura: -70ºC-tik 500ºC-ra

            Desplazamendua: 12 mm

 

MTS Mini Bionix 858 Static and dynamic test system

            Materialen eta osagaien saiakerak

            Indarra: 5 – 25 kN

            30 Hz arteko neke-zikloak

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika