KARDIO3D - 3Dn bioinprimatutako giza miokardioa garatzeko proiektu berria

2025-03-20

Leartikerrek lankidetza proiektu berri bat hasi du, 2024ko Euroeskualdeak finantzatuta. KARDIO3D proiektua da, 3Dn bioinprimatutako giza miokardioa garatzea helburu duena, gailu medikoekin eta Fabrikazio Jardunbide Egokien (GMP) baldintzetan egindako gailuekin bateragarria izateko diseinatua. Horretarako, Leartikerrek Nafarroako Unibertsitatearen (UNAV) eta BioTis Ehunen Bioingeniaritzako laborategiaren (Bordele) laguntza izango du.

Miokardio-infartua munduko heriotza-kausa nagusia dela kontutan hartuta eta Euroeskualdearentzako karga ekonomiko handia izanda, proiektu honen garrantzia ukaezina da.

Otsailaren 11n ekimen honen lehen bilera ospatu zen Iruñean, CIMA – Nafarroako Unibertsitatearen (UNAV) instalazioetan. Bazkideen eta haien erakunde eta taldeen aurkezpenak egin ondoren, UNAVek KARDIO3D proiektuaren ikuspegi orokorra aurkeztu zuen, eta, zereginen banaketa, aurreikusitako epeak eta bileren egutegiaren inguruan eztabaidatu zen. Euroeskualdeko Leyre Azconak ere parte hartu zuen, Euroeskualdearen estrategiaren berri eman eta partzuergoari proiektuak kudeatzeko aholku baliotsuak emanez.

Jardunaldiaren amaieran oso bisita interesgarria egin zen Nafarroako Unibertsitate Klinikaren instalazioetara.

 

KARDIO3D

Proiektuaren helburua GMPrekin bateragarria den hiru dimentsioko giza miokardio bat sortzearen bideragarritasuna ebaluatzea da. Horretarako, giza zelula ama pluripotente induzituak kardiomiozitoetan eta bihotzeko fibroblastoetan bereiziko dira, eta ehunak sortzeko, laserrez lagundutako bioinprimaketa erabiliko da, ehunak GMPrekin bateragarriak diren biorreaktoreetan sortzeko eta hazteko, produktuaren bideragarritasuna egiaztatuz.

Leartiker laser bidez lagundutako bioinprimaketa ekipoarekin bateragarria den biorreaktorea egiteko beharrezko berringeniaritza eta doikuntzak egiteaz arduratuko da, eta, era berean, bioinprimatutako ehuna bioinprimaketa eremura egokituko duen hazkuntza-ganbera doituko du.

Proiektu honek etorkizunean zerbitzu eta produktu sanitario bateratu bat sortzeko hazia ereingo du.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika