Ezagutza hartzitzen sektoreari transferitzeko
Leartikerren Elikagaien Diseinuaren arloan azken urteetako barne proiektu garrantzitsuenetako eta eraldatzaileenetako bat lantzen ari gara: Transfer FERMATEC (FERMentaziorako TRANSFERentzia, Elikagai berrien garapenerako Aplikazioak eta Teknologia - TRANSFERencia para la FERMentación, Aplicaciones y TECnología en el desarrollo de nuevos alimentos). Proiektu hau ikuspegi argi batekin jaio da: elikagai desberdinei aplikatutako hartzidura prozesuei buruzko ezagutza tekniko-zientifikoa sortzea, eta nekazaritzako elikagaien sektorera transferitzea, produktu osasungarri, jasangarri eta balio erantsidunen sorrera bultzatzeko.

Hartzidura elikagaiak kontserbatzeko eta eraldatzeko teknologia zaharrenetako bat da, baina baita etorkizun oparoenetako bat duena ere. FERMATECen honen potentziala ikuspegi berritzaile, zorrotz eta aplikatu batetik aztertzen ari gara. Edari berritzaileak garatzeko hartzidura mistoekin lan egiten dugu, hartzidura laktikoa erabiltzen dugu barazkiak eraldatzeko eta hartzidura fungikoak, umami zaporeak dituzten elikagaiak lortzeko. Hori guztia, tokiko eta sasoiko lehengaiak erabiliz, eta punta-puntako azpiegitura baten laguntzarekin: Leartikerreko laborategietan dagoeneko martxan dauden hartzidura prozesuak kontrolatzeko gure estazio berria.

Laborategitik haratago
FERMATEC ez da laborategira mugatzen. Proiektuak transferentzia, prestakuntza eta dibulgazio lan handia aurreikusten du.
Dagoeneko hasi gara ekoizleekin, adituekin eta erreferentziazko zentroekin lankidetza-sare bat eratzen, elikagai hartzituen inguruan duten ikuspegia jasotzeko. Gainera, datozen hilabeteetan zabalduko diren prestakuntza eta dibulgazio ekintza ezberdinak prestatzen ari gara: prestakuntza tailerrak (workshop), showcookingak eta webinarrak, baita jardunaldi tekniko bat ere, ezagutza hori guztia sektoreko profesionalei eta azken kontsumitzaileari hurbiltzeko.
FERMATEC ikerketa proiektu bat baino gehiago da, elikadura berrikuntzaren aldeko apustua da, jasangarritasunean, osasunean eta lurraldearen balorizazioan oinarritutzen dena. Egitasmo honen bidez, Euskadi erreferente bihurtu nahi da belaunaldi berriko elikagai hartzituen ekoizpenean.
Hartzidura berrikuntza tresna gisa interesatzen zaizu?
FERMATEC-eri buruz gehiago jakin nahi duzu edo gurekin lankidetza bat egitea interesatzen zaizu?
Jarri gurekin harremanetan. Ezagutza hartzitzen ari gara, eta partekatu nahi dugu!

Transfer FERMATEC proiektua BERRIKER 2024 programaren bidez finantzatu dago (Eusko Jaurlaritza - Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila).
