Azido laktikoa euskal hiltegietan behien kanalak deskontaminatzeko alternatiba gisa

2025-07-17

DELAC proiektua arrakastaz amaitu da 13 hilabeteko ikerketa aplikatuaren ondoren. Egitasmo hau Leartiker S.Coop.ek gidatu du Urkaiko S.Coop.ekin lankidetzan.

Eusko Jaurlaritzaren BERRIKER 2023 programaren barruan kokatzen den proiektu honen helburu nagusia behi kanalak deskontaminatzeko teknika gisa, azido laktikoaren erabilera ebaluatzea izan da, haragiaren kalitate higienikoa hobetzeko eta gehigarririk gabeko haragi-prestakinak egin ahal izateko.

 

Haragi-industria, segurtasuna eta kalitatea

Garbiketa eta desinfekzio operazioa funtsezkoa da elikagaien industrietan, eta haragi-industrien kasuan, funtsezkoa da kontsumitzaileen mahaietara iristen den haragiaren segurtasuna eta kalitatea bermatzeko. Horregatik, Leartiker Elikagaien Diseinua espezializazioak behia hil eta zatitu ondoren lortzen den haragiaren kalitate higienikoa hobetzen lagunduko zuen ekimen hau abiatu zuen. Hobekuntza horri esker, haragi-prestakinak gara litezke gehigarri kontserbatzailerik erabili gabe, kalitate- eta segurtasun-bermeekin.

Animaliak hil eta ondorengo lanetan, kanalen kutsadura areagotu egiten da hiltegietan. Kutsadura hori kanalaren gainazalean gertatzen da, eta areagotuz doa animaliaren zatiketan aurrera egin ahala. Horregatik, hiltegiak dira kontrol gehien izaten dituzten haragi-ekoizpeneko zentroak. Gaur egun, kanalak hiltegietan deskontaminatzeko hainbat teknologia daude baimenduta, eta horietako bat azido laktikoaren erabilera da, EBk 2013tik baimenduta eta araututa dagoena.

 

Emaitza arrakastatsuak baldintza errealetan burututako azterketa pilotuan

Proiektua garatu bitartean, azterketa pilotu bat egin da baldintza errealetan, azido laktikoko soluzioak behi-kanaletan aplikatuz eta karga mikrobiarraren murrizketan duen eragina aztertuz. Lortutako emaitzek tratamenduaren eraginkortasuna erakutsi dute, tokiko haragi-industrian berrikuntza-ildo berriei atea irekiz.

 

Ezagutza sektoreko profesionalei transferitzea

Proiektuari amaiera emateko, eta proiektuaren mugarri garrantzitsu gisa, sektoreko profesionalei saio teknikoetan oinarritutako aurkezpenak egin zaizkie. Ekintza horri esker, sortutako ezagutza partekatu ahal izan da, tokiko hiltegietan teknika ezartzeko interesa sustatu da, eta nekazaritzako elikagaien balio katean eragin zuzena izatea ahalbidetu du proiektuak.

Egitasmo honen bitartez, Leartikerrek ikerketa aplikatuarekin eta nekazaritzako elikagaien euskal sektorearen lehiakortasuna hobetzearekin duen konpromisoa berresten du, ekoizpen seguruagoa, jasangarriagoa eta egungo kontsumo joerekin lerrokatuagoa sustatuz.

 

Emaitzak pertsona guztien eskura

Gardentasunarekin, lankidetzarekin eta berrikuntza irekiarekin dugun konpromisoaren parte gisa, proiektuaren emaitza osoak jarri ditugu interesa duen komunitate osoaren eskura, eta horiek libreki kontsulta daitezke gure webgunean.

 


 

DELAC proiektua BERRIKER 2023 programaren bidez finantzatu dago (Eusko Jaurlaritza - Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila). 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika