2024, kontsolidazio urtea
2024a funtsezkoa izan da Leartikerrentzat, gure ikerketa ildo estrategikoetan aurrerapenak eginez, sendotze zientifiko eta teknologikoarekin, eta Pertsonekin, ingurunearekin eta lankidetzarekin konpromisoa indartuz, eraldaketarako motor gisa.
Erronkaz betetako testuinguru global batean, ausardiaz lan egin dugu ezagutza erabilgarria eta jasangarria sortzeko. 2025erako ezarritako helburuetara hurbiltzen ari gara, bide onetik goazela berretsiz. 2024an negozio-bolumena 4,3 milioi eurokoa izan zen, eta I+Gkoa 3,6 milioi eurokoa, enpresekin egindako lankidetza-proiektuak % 41,9an kokatuz.
Esparru zientifikoan, nazioarteko 10 proiektutan parte hartu dugu, 38 artikulu argitaratu ditugu (horietako 21 Q1 aldizkarietan) eta 9 patente eskatu ditugu. Ikertzaile taldearen % 43 doktoreek edo doktoretza prozesuan daudenek osatzen dute, bikaintasunaren alde egiten dugun apustua islatuz.
Lorpen horiek talde konprometitu, anitz eta kualifikatu baten emaitza dira. 2024an, Leartiker 51 Pertsonak osatuta egon da, horietatik 37 bazkide langileak, eta % 83 I+G alorrekoak. 39 urteko batez besteko adinarekin, esperientzia eta gaztetasuna etorkizunerako ikuspegiarekin uztartzen ditugu. Talentua erakartzeko eta fidelizatzeko lan egiten dugu, proiektu inspiratzaile batean oinarrituta.
Aurten oinarrizko kooperatiba gisa integratu gara MONDRAGONeko Ezagutza Dibisio berrian, interkooperazioa eta gure posizionamendua indartuz. Gainera, erakundeen laguntzarekin, azpiegiturak handitu ditugu polimeroak, mikrofluidika eta ehunen ingeniaritza bezalako arlo estrategikoetan.
Etorkizunari begira, aurrera goaz plan estrategiko berri baten garapenean, enpresa teknologikoak sortzeko erronkarekin eta euskal esneki sektorerako erreferentziazko zentro baten sorreran lanean, gure bokazio eraldatzailea sendotuz.
Gure ustez, garapen ekonomiko eta zientifikoarekin batera, Pertsonekin, komunitatearekin eta ingurunearekin benetako konpromisoa hartu behar da. Horregatik, 2024an zehar hainbat ekintza bultzatu ditugu hezkuntzan, berdintasunean, inklusioan, jasangarritasunean eta ongizatean.
Markina-Xemeingo gure egoitzan, euskararekiko eta tokiko nortasunarekiko konpromisoa mantentzen dugu, ekimen komunitarioetan parte hartuz. Leartikerren gure lantaldearen ongizatea sustatzen dugu, LTKONKIS, pilates eta gure loturak indartzen dituzten ospakizunekin.
Lortutako emaitzekin pozik itxi dugu urtea eta badakigu oraindik egiteko asko dagoela. Leartiker osatzen duten Pertsona eta erakunde guztien konpromisoarekin oso eskertuta gaude. Kooperatiba gisa, lankidetzan aritzea ezagutza eta etorkizuna eraikitzeko gure tresnarik onena dela sinisten dugu.
BAGOAZ!