SARETZEN, nekazaritzako elikagaien euskal sektorea eraldatzeko lankidetza sarea

2025-07-27

Euskadin, ekoizle txiki askok elikagaiak eraldatzeko zentroak dituzte landa eremuetan. Beren egunerokoan, ekoizle horiek erronka garrantzitsuei egin behar diete aurre, hala nola etengabe eboluzionatzen ari den merkatu batera egokitzeko beharrari, baliabide tekniko eta komertzialak gutxi izateari eta beren prozesuetan berritzeko ezagutza espezifikorik ez izateari. Azterketa sektorialek agerian utzi dute prestakuntza, lankidetza eta berrikuntzan laguntza eskaintzeko beharra dutela, negozio ereduak indartzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.

Testuinguru horretan sortzen da SARETZEN, Leartiker zentro teknologikoak sustatu eta dinamizatutako berrikuntza proiektua. Landa ekoizle txikiei tresna eta ezagutza berriak ematea du helburu, ekoizleek beren produktuak hobeto dibertsifikatu eta merkaturatu ahal izateko, eta, horrela, beraien jardueretan eta lan egiten duten inguruneen garapen jasangarrian laguntzeko.

Proiektuaren foku nagusietako bat eraldaketa zentroak dituzten landa ekoizleen arteko sare bat sortzea da, dituzten beharrizan amankomunen identifikaziotik hasita. Horregatik, proiektuaren lehen ekintza gisa, galdetegi bat prestatu da landa eremuan kokatuta dauden, ekoizpen bolumen txikia duten eta produktuak salmenta zirkuitu laburren bidez merkaturatzen dituzten elikagaien ekoizleen beharrak identifikatzeko, produktuen dibertsifikazioarekin eta merkaturatzearekin lotutako aspektuetan zentratuz.

Lortutako emaitzetatik abiatuta eta diagnostiko partekatu batekin, ekoizleen testuingurura egokitutako lan dinamikak garatuko dira, prozesuak eta produktuak dibertsifikatzeko zein merkaturatzeko estrategiak hobetzera bideratuta. Gainera, landa-eremuan erreferentziazkoak izan daitezkeen ekoizleen ekoizpen-prozesuei, produktuen garapenei eta merkataritza-ekintzei buruzko esperientziak trukatzea sustatuko da, ikaskuntza baliagarriak eta erreplikagarriak sortzeko, ekoizleek merkatuan hobeto kokatzeko dituzten gaitasunak indartuz.

Garatutako ekintzen eta lortutako emaitzen hedapena ere proiektuaren funtsezko partea izango da, sortutako ezagutza sektore osora iritsiko dela eta benetako eragina izango duela ziurtatzeko.

SARETZEN bezalako ekimenekin, berrikuntza kolaboratiboaren bidez, nekazaritzako elikagaien landa sarea indartu nahi da, elkarri laguntzeko sareak eta Euskadiko ekoizle txikientzako aukera berriak sortuz.

Leartikerrek gidatzen duen SARETZEN egitasmoa elkarlanean oinarrituta dago, horregatik, Zabaia LGEren laguntza eta Conservas Garai Maskilu Koop. Elk. Txikiako Ana de la Maza eta Mimintzepe baserriko Iker Yurrebaso ekoizleen partehartzea ere izango du.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika