Behazun-minbiziaren aurkako erronka zientifikoa

2026-02-03

Behazun-minbizia, kolangiokartzinoma (CCA) bezala ezagutzen dena, oso ohikoa ez den arren bere intzidentzia eta gaixotasun honi lotutako hilkortasuna handitzen doa mundu osoan. Mutazio mailan minbizi mota oso heterogeneoa eta, horregatik, oso konplexua da tratamenduak bilatzea eta horien bilakaera aztertzea.

Horien ulermenean aurrera egiteko eta bide terapeutiko berriak ebaluatzeko, Leartikerrek zuzentzen duen BILTWIN proiektuaren helburua CCA tumore motak zehaztasunez erreproduzitzeko gai diren mikroingurune tumoralak garatzea da. Horretarako, eskala txikiko gailuak erabiliko dira, organ-on-a-chip teknologiaren bidez, edo, kasu honetan, CCA-on-a-chip teknologiaren bidez.

Bide horretan, Tumour-Twins izeneko tumore-ereduak sortzen ari dira, pazienteen tumoreen ezaugarriak zehaztasunez islatzen eta mimetizatzen dituztenak, eta tratamenduen biologia, hazkundea, bilakaera eta erantzuna sakon aztertzeko aukera ematen dutenak. Eredu horiek terapia eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak garatzen laguntzen dute, gaixoentzako tratamendu-aukerak hobetuz.

Leartiker eta EHUko ikerlariak txiparen diseinua optimizatzen eta hidrogelekin hainbat proba egiten.

 

Diziplina anitzeko lankidetza

Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fisiologia eta Medikuntza sailekin, Biogipuzkoa Osasun Ikerketako Institutuarekin, Biobizkaia Osasun Ikerketako Institutuarekin eta Donostia International Physics Centerrekin (DIPC) lankidetzan gauzatzen da. Parte-hartzaile guztien inplikazioari esker, proiektuak diziplina anitzeko izaera hartzen du, eta zientziaren, aplikazio klinikoaren eta garapen teknologikoaren arteko lotura errazten du.

Jarraipena eta bilakaera

Proiektuaren kudeaketa gidatzeaz gain, Leartikerrek CCA-on-chip gailua hobetzen eta egokitzen zentratzen du bere jarduna. Gailu hori aldez aurretik garatu eta patentatu zen BILCHIP izeneko proiektuan, biliar-on-chip minbizi eredu bat sortzea eta haren biologia aztertzeko eta terapia berriak probatzea helburu zuena. Ekimen horrek bere garaian egin zen ikerketari jarraipena emateko eta terapia berriak ulertzen eta ebaluatzen jarraitzeko oinarriak ezarri ditu BILTWIN proiektuaren bidez.

Zentro teknologikoko ikerlariak egiten ari diren beste jardueretako bat CCA-on-chip sisteman zelulak hazteko euskarri gisa erabiliko diren hidrogelen garapena eta karakterizazioa da. Hidrogel horiek zelulaz kanpoko matrize mota desberdinak integratzen dituzte, kolangiokartzinomaren tumoreek klinikan duten heterogeneotasuna erreproduzitzeko.

Proiektu berri hau aurrerapauso nabarmena da behazun-minbiziaren ikerketan, tresna zehatzagoak izateko aukera emango baitu gaixotasuna ulertzeko eta tratamendu berritzaileen identifikazioa bizkortzeko. Horren bidez, medikuntza pertsonalizatuagoa garatzen lagundu nahi da, pazienteei eta osasun arloko profesionalei aukera berriak eskaintzeko.

 

BILTWIN proiektua Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk finantzatzen dute, ELKARTEK programaren 2025. deialdian (espediente-zenbakia: KK-2025/00031).

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika