Leartikerrek eta Biogipuzkoak proiektu berri bat bultzatu dute osteoartritisaren tratamendu pertsonalizaturako, sendagarrirako eta prebentiborako soluzio aurreratuak garatzeko

2026-03-10

Leartikerrek eta Biogipuzkoak biOAdin proiektu berritzailea abiatu dute, egungo erronka sozioekonomiko eta sanitarioetako bati erantzuteko: gaixotasun birsortzaileen prebalentziari lotutako biztanleriaren zahartzea. Osteoartririsa da gaixotasun horietako bat, munduan 528 milioi pertsonari baino gehiagori eragiten diona. Giltzadura-kartilagoaren degradazio progresiboagatik bereizten da eta teknika diagnostikoetan eta zelula-terapietan aurrera egin den arren, gaixotasun honek oraindik ez du sendabiderik, ezta progresioa aldatzeko gai den tratamendurik ere.

Ekimen honen helburua biomaterial aurreratuetan oinarritutako ehun-ingeniaritza estrategia bat garatzea da, birsorkuntza osteokondrala sustatzeko. Horretarako, ikerketa-taldeak konstruktu (scaffold) biomimetiko hibridoaen sorreran lan egingo du, alginato eta azido hialuronikoaren hiru dimentsioko hidrogelak garatuz eta 3Dn inprimatutako scaffolds polimerikoekin konbinatuz. Material polimeriko bioaktiboetatik abiatuta konposatutako hiru dimentsioko hidrogelek eta scaffold-ek ehun osteokondralaren arkitektura eta portaera mekanikoa fideltasun handiagoz erreproduzitzeko aukera emango dute.

Proiektuan zehar, Leartikerrek alginato eta azido hialuronikoaren hidrogel tridimentsionalak sortzen lan egingo du, kaltetutako kartilagoaren ordezko biomimetiko gisa duten gaitasuna ebaluatzeko; aldi berean, 3D inprimaketa bidezko scaffold konposatuen fabrikazioan aurrera egingo du, material polimeriko bioaktiboak erabiliz eta hidroxiapatita bezalako biozeramikoak txertatuz, hezur subkondrala birsortzen laguntzeko; eta, azkenik, bi osagaiak konbinatuko ditu konstruktu berriak baliozkotzeko, in vitro portaera mekanikoa ebaluatuz.

Proiektu honekin, ehun artikularrak konpontzeko soluzio erreproduzigarri, eskalagarri eta translazional bat eskaini nahi da, osteoartritiserako terapia eraginkorrak eta pertsonalizatuak garatzen lagunduz.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika