Sagar-bagazoa graduazio alkoholiko baxuko edari hartzitu bihurtzen Gipuzkoako sagardogileen sektorerako
Tokiko kulturan eta gastronomian sakon errotuta dagoen sagardogintza sektorea, eredu jasangarriago eta berritzaileago baterantz doa, GASTROFERM bezalako ekimenei esker. Proiektu honek sagar bagazoaren balorizazioa bultzatzea du helburu, alkohol graduazio txikiko edari hartzitu berriak sortzeko.
Azpiproduktuen balioa handitzeko aukera bat
Sagar-bagazoak, sagardoa egitean sortutako azpiproduktuak, aprobetxamendurako potentzial handia du elikagaien esparruan. Testuinguru horretan sortzen da GASTROFERM, baliabide horretatik abiatuta edari hartzitu berriak garatzeko eta merkaturatzeko helburuarekin, eta, ekonomia zirkularrari eta sektoreko hondakinen murrizketari lagunduz.
Proiektu hau PATXAFERM proiektuan lortu ziren aurrerapenetan oinarritzen da. Ekimen horretan, hartzidura-prozesuen bidez bagazoa balorizatzeko hainbat bide ikertu eta baliozkotu ziren. GASTROFERM hurrengo urratsa da: ezagutza hori merkatura eramatea.
Kontsumo-joerekin bat datorren berrikuntza
Kontsumitzaile-belaunaldi berriek aukera orekatuagoak eskatzen dituzte, alkohol-eduki txikiagoarekin eta osasunari lotutako onurekin. Joera horri erantzunez, proiektuak legami ez-konbentzionalak eta hartzidura mistoak erabiltzearen aldeko apustua egiten du, edari berritzaileak garatzeko aukera ematen duten teknikak, bai zentzumenen ikuspegitik, bai nutrizioaren ikuspegitik.
Emaitza alkohol graduazio baxuko edari hartzituen sorta bat izango da, sagardotegien eskaintza gastronomikoa zabaltzeko eta alkoholaren kontsumoa murriztu edo alkoholik gabeko alternatibak aukeratu nahi dituzten publikoetara egokitzeko pentsatuak.
Sagardotegiak, aldaketaren protagonista
Gipuzkoako sagardotegiak dira GASTROFERMen ardatz nagusia. Proiektu hau sektoreko enpresekin lankidetza estuan garatzen da, hala nola Iparragirre Sagardoak S.L., Zabala Sagardotegia, Ola Sagardotegia eta Juan Zuriarrain aholkulari enologikoarekin.
Lankidetza horri esker, sektoreari transferentzia teknologiko zuzena errazten zaio, garapen berriek sagardotegien benetako beharrei erantzungo dietela eta beraien eskaintzan modu eraginkorrean integratu ahal izango direla ziurtatuz.

Egitasmo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren SUKALBERRI programaren barruan kokatzen da.
