Abian da LTK CRYOSOLUTIONS spin-off-a, zelula-terapien manipulazioa iraultzen ari den euskal enpresa berria
LTK Cryosolutions-ek (www.ltkcryo.com), Leartiker zentro teknologikoak eta Nafarroako Unibertsitate Klinikak (CUN) sustatutako CryoKeep oinarri teknologikoko proiektua abiatu du, terapia zelularrentzako gailu mediko aitzindari bat garatu, fabrikatu eta merkaturatzeko.
Gailuak — patentepean babestutako krio-xiringa bat — urrats bakar batean konbinatzen ditu lagin zelularraren biltegiratze kriogenikoa eta osteko pazienteari txertatzea. Soluzio horrek laborategiaren eta ekipo klinikoaren lanketa sinplifikatzen du, tratamenduaren segurtasuna areagotzen du eta kultiboaren aprobetxamendu-tasa hobetzen du, nazioartean 1.000 saiakuntza kliniko baino gehiago egiten ari den hazkunde handiko industriari erantzuna emanez.
Leartikerren eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren ezagutza eta esperientzia bateratutik sortua, erakunde berriak Basque Tek Venturesen (BTV) laguntza du, eta bere ibilbide-orrian, beste finantza-bazkide batzuekin batera, Lea Artibai (Bizkaia) inguruan industria-ezarpena aurreikusten du, kualifikazio handiko enplegu-sorreraren estimazioarekin.
Etapa berri honetan, LTK CRYOSOLUTIONSek bere lehen produktu komertzialaren balidazio kliniko eta zertifikazio faseari ekingo dio, lehen salmentak egin eta terapia zelularrak prozesatzeko, manipulatzeko eta kriokontserbatzeko soluzio-sorta oso bat zabaldu aurreko pausua.

LTK Cryosolutions-eri buruz
Markina-Xemeinen (Bizkaia) egoitza duen enpresa teknologikoa, Leartiker S. Coop. eta Nafarroako Unibertsitate Klinikaren partaidetzarekin, terapia zelularretako eta medikuntza pertsonalizatuko ebakuntzak optimizatzera bideratua.
Leartikerreri buruz
Leartiker ezagutza zientifiko-teknologikoa sortzen eta transferitzen espezializatutako zentro bat da eta enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna bultzatzen ditu arlo hauetan: material polimerikoak eta fabrikazio aurreratuko prozesuak; biomaterialak, biofabrikazioa eta ingeniaritza biomedikoa; eta, elikadura osasungarria eta jasangarria. Ikerketa aplikatuaren eta garapen teknologikoaren bidez, enpresen erronkei erantzutera bideratutako soluzioak eskaintzen ditu, gaitasun zientifikoak eta teknologikoak industria-ehunarekin duen lankidetza estuarekin konbinatuz. Markina-Xemeinen kokatuta dago, eta balio ekonomiko eta soziala sortzeko konpromisoa duen diziplina anitzeko talde bat du. MONDRAGON Korporazioan integratutako kooperatiba gisa, Leartikerrek enpresa-eredu jasangarri eta kolaboratiboan garatzen du bere jarduera, ezagutzaren transferentziarekin, lurralde-garapenarekin eta erakundeen lehiakortasunaren hobekuntzarekin duen konpromisoa berretsiz.
Navarra Nafarroako Unibertsitate Klinikari buruz
Nafarroako Unibertsitate Klinika (Clínica Universidad de Navarra - CUN) asistentzia-bikaintasunarekin, ikerketa biomedikoarekin eta osasun-profesionalen prestakuntzarekin konprometitutako erreferentziazko ospitale akademikoa da. Pazientean zentratutako eta medikuntza pertsonalizatuan oinarritutako eredu baten bidez, jarduera klinikoa, ikerketa translazionala eta irakaskuntza integratzen ditu, gaixotasunen prebentzioan, diagnostikoan eta tratamenduan irtenbide berritzaileak eskaintzeko. Iruñean eta Madrilen ditu egoitzak, eta diziplina anitzeko talde kualifikatua eta abangoardiako teknologia ditu, kalitate goreneko osasun arretaren zerbitzura. Nafarroako Unibertsitateari lotuta, CUNk berrikuntzarekin, ezagutzaren sorrerarekin eta pertsonen osasunaren eta ongizatearen etengabeko hobekuntzarekin konpromiso irmoan garatzen du bere jarduera, eta erreferentziazko erakunde gisa sendotzen da tokiko eta nazioarteko osasun-eremuan.
