Transferentzia teknologikoa, laborategitik pazientera

2024-02-12

Leartiker zentro teknologikoaren oinarri eta helburu garrantzitsuenetako bat transferentzia teknologikoa da eta aktiboki lan egiten du esparru horretan. Ezagutza sortzen duten zentroen eta erabiltzaile publiko eta pribatuen arteko lankidetza-prozesu bat da, I+G+b jardueraren emaitza zientifikoak enpresa-ehunari lagunduko dioten produktu eta zerbitzu berri bihurtzeko aukera ematen duena.

Testuinguru horretan, jabetza industrialaren garrantzia azpimarratu behar da. Jabetza intelektualaren kudeaketa funtsezko prozesu bat bihurtu da Leartikerren baitan. Ikerketa-proiektuetan sortutako ezagutza balorizatzeko asmoz, I+G+b kudeatzeko prozesuetan patenteak eta sekretu industriala bezalako erraminten aldeko apustua egin da. Zentro teknologikoak Jabetza Industrialeko aktibo ugari ditu, bai Elikagaien Teknologian, bai Polimeroen Teknologian.

Osasuna espezializazioko Gailu Medikoen ikerketa-ildoaren barruan, Leartikerrek sei gailu mediko garatzea eta patentatzea lortu du azken urteotan, eta horiekin lanean ari da gaur egun.

Garatutako gailuetako lau, medikuntza birsortzailearen esparrukoak dira:

  • Mintz zelularizatuak hazteko gailua (biorreaktore estatikoa)
    Health LSR – Interreg Poctefa
  • Lagin biologiko likidoak biltegiratzeko eta dispentsatzeko gailua
    LGMed – Interreg Poctefa
  • Ehun adabaki edo mintz zelularizatua zabaltzeko gailu medikoa
    CardioPatch -  Interreg Sudoe
  • Ehuna hazteko eta/edo heltzeko biorreaktore-kamera (aukerako biorreaktore dinamikoa)
    BRAV3 – H2020

Beste bi gailuak gastroenterologiaren eta medikuntza estetikoaren esparrukoak dira:

  • Pazientearen larruazaletik ateratzen diren estomak babesteko eta konektatzeko gailua
    LGMed – Interreg Poctefa
  • Gantz-ehuna prozesatzeko gailua eta metodoa
    Lipomodelaje - Euroregion

Zentro Teknologikoan azken urtean ezarritako transferentzia teknologikoko prozesu estandarizatuari esker, Leartikerreko ikertzaile-taldea irtenbide horiek merkatura eramateko ekintzak gauzatzen ari da, gizarteak berrikuntza eta aurrerapen horiek baliatu ditzan.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika