Mikrofluidika eta biomaterialen laborategi berriak

2024-10-31

Leartikerrek bi laborategi berri ditu mikrofluidika eta medikuntza birsortzailerako biomaterialak ikertzen dituzten instalazioetan. 60 m² inguruko azalerarekin, azpiegitura berritzaileak puntako teknologiaz hornituta daude, eta horri esker, gure zentro teknologikoak aurrerapausoak ematen jarraituko du Polimeroen Teknologiako Osasuna espezializazioan.

Instalazio hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren Transferentzia Teknologikoa 2023 programaren baitan, ikerketa-azpiegiturak hornitzeko eta probetarako eta esperimentaziorako jasotako dirulaguntzari esker gauzatu ahal izan.

 

Emaitza zientifikoak praktika klinikora eramaten

Laborategi berriak funtsezkoak dira Osasunaren arloan Leartikerren egiten dugun I+G+b lan guztirako. Horren bidez, ezagutza sortzen dugu eta emaitza zientifikoak praktika klinikora eramatea sustatzen dugu, gaixotasunak prebenitzen eta tratatzen lagunduko duten irtenbide berritzaileak eta ez-inbaditzaileak bilatzeko. Instalazio horiek, gainera, hainbat ikerketa-proiektu garatzen lagunduko digute, bai banaka, bai lurralde-eremu desberdinetako partzuergoetan.

 

Medikuntza birsortzailea: pertsonalizazioa eta aukera berriak.

Gure ikerketa in vitro biomaterialen garapenean oinarritzen da, ehunen ingeniaritzan eta terapia zelularretan egin diren azken aurrerapenei erantzuteko:

  • Ehun biologikoen zehaztasun handiko fabrikazioa, 3D inprimaketa eta compounding bezalako teknologia aurreratuak erabilita.
  • Ezaugarri mekaniko desberdinak dituzten tumoreen 3D ereduen garapena, minbiziaren bilakaeran duten eragina aztertzeko.
  • Mikrogelen garapena, terapia zelularren inpaktu terapeutikoa handitzeko.

Ikerketa horien guztien helburua ez da soilik biomedikuntzaren arloan berritzea, baizik eta tratamendu eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak izango dituen etorkizunari laguntzea ere.

 

Mikrofluidika: diagnostikorako gailuak eta organo-on-txipa

Mikrofluidikak likido bolumen txikiak maila mikroskopikoan manipulatzeko aukera ematen du, eta hori funtsezkoa da diagnostikorako gailuak (PoC) edo Organ-on-txipak (OoC) garatzeko. Prototipatu-fasean zein produkziorako jauzian, teknologia horretarako propio diseinatutako mikrofluidika-laborategiak gailu mikrofluidikoak garatzeko aukera ematen digu, hainbat aplikaziotan erabiltzeko.

 

Bi laborategi berri hauekin eremu biomedikoan berrikuntzarekin eta garapenarekin dugun konpromisoa berresten dugu, egungo eskaera klinikoekin eta sortzen ari diren joerekin bat eginez.

 

 

"Ingeniaritza Biomediko Laborategia. Ehun-ingeniaritzako laborategiko azpiegitura eta Organ-on-Chip laborategia" proiektua, 6/12/TI/2023/00006 espedientea, Transferentzia Teknologikoa 2023 programaren barruan diruz lagundua - 2. lerroa: Ikerketa-azpiegiturak hornitzeko eta probak eta esperimentazioak egiteko dirulaguntzak.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika