Birziplastikek eta Leartikerrek elkarlan akordio bat sinatu dute industria automotrizerako material plastikoak birziklatzeko
Birziplastikek eta Leartikerrek akordio bat sinatu dute, bi erakundeen helburuak optimizatzeko eta Euskadik termoplastiko birziklatuen compounder bat izateko duen beharrari erantzuteko.
Akordio hau sinatuz, Birziplastikek eta Leartikerrek beren bideak lotzen dituzte POLIVEC proiektuaren esparruan (PERTE VEC II-ko B atalari lotua). Egitasmo horren bidez, Birziplastikek kalitate handiko material plastikoen hornidura ziurtatu nahi du, sektore automotrizeko industria plastiko-eraldatzaileetarako. POLIVEC proiektuaren helburua lehengaien zirkulartasuna bultzatzea da, ibilgailu elektrikoaren, haren sistemen, azpisistemen eta osagaien balio kate industrialaren barruan.

Automobilgintzaren sektorea eraldaketa esanguratsua izaten ari da. Ibilgailu elektrikoen % 20 baino gehiago termoplastikoz eta konposite termoegonkorrez osatuta dauden testuinguru batean, industriak berrikuntzen alde egiten du, hala nola balio erantsi handia ematen duten materialak birziklatzearen alde. Hala ere, funtsezkoa da material plastiko horiek beren bizitza baliagarriaren amaieran modu egokian kudeatzea, bestela, eskaintzen dituzten ingurumen eta ekonomia onurak galtzeko arriskua dago.
Birziplastik 2019an eratutako startup bat da, hondakin plastiko industrialen tratamendurako eta balorizaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak garatzen dituena, eta, Leartiker zentro teknologikoa ezaguna da material polimerikoen ikerketan eta garapenean duen esperientzia handiagatik. Bi konpainiek elkarrekin lan egingo dute hondakin plastikoak kalitate handiko lehengai birziklatu bihurtzeko, etorkizunean izango duten aplikazioa kontutan hartuta formulatuak eta karakterizatuak izango direnak.
Akordio horretan, Leartikerrek funtsezko zeregina izango du, industria osteko zein kontsumo osteko, material birziklatuen egonkortasuna eta propietate teknikoak ziurtatzeko (eskala handian). Gainera, Birziplastiken compounding arlorako langile kualifikatuak prestatuko ditu.
Ikuspegi horri esker, Birziplastik penintsulako iparraldeko erreferentziazko compounder gisa sendotu ahal izango da eta ibilgailu jasangarriagoak fabrikatzeko soluzio berritzaileak garatzen lagunduko du.

Birziplastik eta Leartiker lankidetza ezaguna
Bi erakundeek aurretik beste proiektu batzuetan ere parte hartu dute (CircularSeas eta Birsare), eta horietan itsas hondakinekin lan egin dute, hondakin horiek portuetan kudeatuz, hondakin mota bakoitzerako birziklatze prozesuak garatuz eta birziklatze prozesua industrializatuz. Orain, Birziplastikek eta Leartikerrek indarrak batzen dituzte beste behin, irtenbide jasangarriak eskaintzen jarraitzeko.
Akordio honekin, bi enpresek ekonomia zirkularrarekiko eta industria automotriz berdeago baterantz egiteko konpromisoa indartu dute, jasangarritasunaren eta hondakinen murrizketaren joera globalekin lerrokatuta doana.