Finantzaketa: Berriker 2023 Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco – 00012-BGI2023-54 Espedientea
GAZTANOLA proiektuaren helburu nagusia, ebidentzia zientifikoak lortzeko ikerketa-jarduerak burutzea da, Euskadiko gaztagintza sektoreak Osasun Sailaren aurrean egurrezko apalak erabiltzeko salbuespena eskatzeko prozesuan, proiektuan lortutako emaitzak erabili ahal izan ditzan.
Ikerketa-jarduerak hiru talde handitan oinarritzen dira:
1) Analisi bibliografikoa: gazta urdinen eta pasta prentsatuen tradizionaltasuna frogatzen duten ebidentziak bilatzea.
2) Ikerketa mikrobiologikoa: egurrezko apalen elikagai-segurtasuna eta gaztarengan duen onura biobabeslea ikertzea.
3) Analisi sentsorialaren metodologia aplikatzea: egurrezko apalek gaztari tipikotasuna eta berezitasuna emanez, onura sentsorialak ematen dizkiotela ikertu asmoz.