Finantzaketa: Berriker 2023 Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco – 00013-BGI2023-54 Espedientea
ONDTEK proiektuaren helburu orokorra, ardi gazta onduaren ekoizpen prozesua balioztatzeko baliagarriak izango diren erreferentziazko parametro fisiko kimikoak ezarri ahal izateko ikerketa planifikatua burutzea da.
Proiektu honen bitartez, ardi gazta onduaren ekoizpen prozesuan zehar, gaztak aurkeztu behar dituen balio fisiko kimikoen inguruko ikerketa burutuko da, honela ekoizpen prozesua balioztatzea ahalbidetuko duten erreferentziazko balio fisiko kimikoak parametrizatuz.
Honetarako, ardi gazta onduaren elaborazio prozesua aztertu eta ohiko ekoizpenean oinarrituta, Esneki Zentroan ardi gazta onduen ekoizpenak burutuko dira. Esnearen kalitatea aztertzeaz gain, gazten ekoizpenean zehar, honen analisi fisiko kimiko ezberdinak burutuko dira, eta lortutako emaitzetatik abiatuta, ardi gazta ekoizpen bakoitzean gaztagintzan garrantzi handiko balio ratioak kalkulatuko dira.
Proiektu honen bitartez, ardi gazta onduarentzat aproposak diren balio eta ratio horiek zehaztu nahi dira, era horretara gaztandegientzako erraminta objektiboa garatuz. Gaztandegiek ekoiztutako gaztaren elaborazio prozesua era egokian burutu den ala ez jakin ahal izango dute eta gaztak ontze eta afinazio prozesuari aurre egiteko baldintzak betetzen dituen. Era honetara, neurri zuzentzaileak epe motzean ezarri ahal izango dituzte gazta lote ezberdinen kalitatea maila egokia bermatuaz eta lote akatsdunak ekoiztea ekidinez.
Zehaztutako balio fisiko kimiko tarteak balioztatzeko asmoz, ekoiztutako gazta lote ezberdinak analisi sentsorial bidez analizatuak izango dira ontze prozesuaren amaieran Esneki Zentroko lan metodologia jarraituaz.