BioBrew proiektuak legamiak, bakteria azetikoak eta bakteria laktikoen arteko elkarreraginak aztertzea du helburu hartzidura mistoetan. Lan honek mikroorganismo ezberdinen arteko elkarreraginen izaera aztertu nahi du, hartziduran zehar sortutako metabolitoak ikertuz. Horrela, mikroorganismoen arteko elkarreragin eta gailentze mekanismoak hobeto ezagutzea bilatzen da, osasunerako onuragarriak izan daitezkeen elikagai funtzional berrien ekoizpenean aplikazio posibleak aztertuz.
Leartikerren Hartzidura Prozesuen Kontrol Estazio berria erabiliz zuzendutako hartzidurak baldintza kontrolatuetan garatuko dira, elikagai hartzituen ekoizpenean aplikazio potentziala duten mikroorganismoekin. Hartziduran zehar osatutako metabolitoak eta haien bioaktibitatea aztertuko dira, baita espezie bakoitzeko mikrobiologia populazioaren modulazioa ere.
Proiektu honen helburu nagusia elikagai hartzituen ekoizpenean hartzidura mistoei buruzko ikerketa eta ezagutza sortzea da, mikroorganismo ezberdinen arteko elkarreraginen efektuak aztertuz.