Tumour Twins’-on-chip gailuen sorrera eta karakterizazioa behazun-bideetako minbiziaren (CCA) heterogeneotasuna mimetizatzeko eta terapia berriak ebaluatzeko

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: BILTWIN

Hasiera data: 2025-04-01Bukaera data: 2026-12-31

Aurrekontua: 751.041 €

Zentroaren aurrekontua: 304.686 €

Finantzaketa: ELKARTEK 2025 - nº expediente: KK-2025/00031 - SPRI / Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco

Azalpena

Proiektu honen helburu nagusia kolangiokartzinoma (CCA) tumore mota ezberdinak modu zehatzean simulatuko dituzten mikrogiroak garatzea da, pazienteen tumoreen ezaugarriak zehaztasunez islatzen dituzten tumore bikien (Tumour-Twins) ereduak sortuz. Ikuspegi horri esker, biologia tumorala, haren hazkundea, bilakaera eta tratamenduei emandako erantzuna sakontasunez aztertu ahal izango dira, ikerketarako eredu adierazgarriagoak eta kontrolatuagoak eskainiz. Eredu horien bidez, terapia eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak garatzen lagundu nahi da, pazienteentzako tratamendu-aukerak hobetzeko.

Partaideak
  • Leartiker (proiektu-liderra)
  • EHU (Fisiología eta Medikuntza departamentuak)
  • IIS Biogipuzkoa
  • IIS Biobizkaia
  • DIPC
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Proiektuaren kudeaketa eta zuzendaritza.
  • Zelulen hazkunderako euskarri gisa CCA-on-chip sisteman integratuko diren hidrogel ezberdinen garapena eta karakterizazioa. Zelulaz kanpoko matrize mota ezberdinak integratuko dira CCA minbizietan presente dauden ezaugarri eta hterogeneotasunak simulatuz.
  • BILCHIP proiektuan garatutako eta patentatutako CCA-on-chip gailuan hobekuntzak/egokitzapenak egingo dira.

 

 

 
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika