Okararen balorizazioa, ekonomia zirkularreko eredu eskalagarri batean elikagai hartzituak sortzeko

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: REOKARA

Hasiera data: 2025-04-01Bukaera data: 2026-02-15

Aurrekontua: 16.496 €

Finantzaketa: Ayudas al desarrollo de proyectos de economía circular en el término municipal de Vitoria-Gasteiz, año 2025

Azalpena

Proiektuaren ardatza okara balorizatzea da (soja edaria egitean sortzen den azpiproduktua) hartzidura prozesuen bidez. Proteina eta zuntz ugariko materia hori balio erantsi handiko plant-based elikagai berri bihurtzea da helburua, haren propietate nutrizionalak, funtzionalak eta sentsorialak hobetuz. Industriara egokitutako prozesu erreproduzigarriak eta eskalagarriak diseinatuko dira, eta azken produktuaren kalitatea, segurtasuna eta onarpena ebaluatuko dira. Hori guztia ekonomia zirkularreko estrategia baten barruan kokatzen da, hondakinak murriztera, baliabideak optimizatzera eta elikagaien ekoizpen jasangarria sustatzera bideratuta.

Partaideak
  • Ekosal-Luz S.L (liderra)
  • Leartiker S.Coop (azpikontratatuta)
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Ekosal-Luz enpresan sortutako okararen propietate fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak aztertzea, elikagaien lehengai gisa duen erabilera baloratzeko.
  • Okararekin hartzitutako elikagai bat garatzea, haren nutrizio-profila, profil funtzionala eta sentsoriala hobetuz.
  • Prozesu erreproduzigarriak eta eskalagarriak diseinatzea eta optimizatzea, produktu berrietan okara txertatzeko.
  • Produktuaren kalitatea, segurtasuna eta onarpena ebaluatzea, analisi teknikoen eta kontsumitzaileekin egindako proben bidez.
  • Azpiproduktuen balorizazioa produkzio-prozesuan integratzea, ekonomia zirkularreko eredu bat aplikatuz.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika