Okintza osasungarrian aplika daitezkeen osagai funtzionalak garatzea, garagardo-bagazoaren hartzidura solidotik abiatuta

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: OGIFUN

Hasiera data: 2025-09-01Bukaera data: 2027-07-31

Aurrekontua: 158.122 €

Finantzaketa: Diputación Foral de Bizkaia. Programa Transferencia Tecnológica. Línea 1: Subvenciones para proyectos de investigación y desarrollo 2025.

Azalpena

Garagardogintzako bagazotik abiatuta, osagai funtzional berriak garatzea du helburu egitasmo honek, hau da, bolumen handiko nekazaritzako elikagaien azpiproduktu batetik abiatuta, hartzidura solidoaren bidez produktu berriak garatzea. Prozedura honetan elikagaiaen nutrizio-profila eta profil funtzionala hobetu nahi dira — proteina bioeskuragarriak, zuntza eta konposatu bioaktiboak areagotuz —, okintza osasungarrian erabiltzeko.

Ekimenak bi aukerari erantzuten die: okin produktu osasungarriago eta jasangarriagoen eskaera gero eta handiagoa, eta artisau okintzaren eta craft garagardoaren tokiko gorakada Bizkaian, lurraldean duen eragina indartuz.

Osagai berritzaile, jasangarri eta teknologikoki bideragarri bat lortzea da espero den emaitza, osasun publikoarentzako eta tokiko nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasunarentzako lagungarri izango dena.

Partaideak
  • Leartiker S.Coop
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Berrikuspen bibliografikoa: Azpiproduktuen hartzidurari, bagazoaren erabilerari eta okintzako formulazioei buruzko informazioa biltzea.
  • Bagazoaren hartzidura: Mikroorganismoak hautatu eta haien propietateak hobetzeko baldintzak egokitu.
  • Karakterizazioa: Hartzitutako bagazoaren parametro nutrizionalak, funtzionalak eta mikrobiologikoak aztertu.
  • Okintzarako formulazioa: Bagazo hartzituarekin errezetak egiten eta planta pilotuan frogatu.
  • Ebaluazio funtzionala: Digestibotasuna, bizitza baliagarria eta onarpen sentsoriala aztertu.
  • Dibulgazioa eta transferentzia: Emaitzak partekatu eta industri-aplikazioa sustatu.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika