Elikadura osasungarri eta jasangarriaren sustapena

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: JASON II

Hasiera data: 2023-12-15Bukaera data: 2024-12-31

Finantzaketa: 2023-2024 MONDRAGON Zientzia eta Teknologia Plana

Azalpena

Proiektu honen helburu nagusia, lanerako bloke ezberdinen bitartez, elikadura jasangarri eta osasungarria sustatzea da. Blokeetako lehena elikagaiak sortzeko prozesuetatik eratorritako energia-kontsumoak optimizatzeko sistema adimenduna garatzean oinarritzen da, karbono-aztarna eta atmosferara egiten diren CO2 isurketak murrizteko. Bigarrenak, elikadura jasangarria du ardatz, egungo packaging-ak baino jasangarriagoak diren alternatiben bideragarritasuna aztertuz. Azkena, elikadura osasungarriaren blokea da, onddoen biomasa hartzitua oinarri hartuta, plant-based soluzio bat garatuko da hidrofobinetan oinarrituta, eta, horren sustapena egingo da.

Partaideak
  • AUZO LAGUN, S.COOP
  • EROSKI, S.COOP
  • INNOMY BIOTECH, S.L
  • Leartiker (azpikontratatua)
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Proteinak erauzteko prozesua diseinatzea eta optimizatzea
  • Proteinak kuantifikatzea eta ezaugarritzea
  • Prototipoak maila pilotuan garatzea
  • Produktu berrien karakterizazioa

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika