Elikagaietan S. aureus-en enterotoxinak ekoiztea eragiten duten faktore eta gen erregulatzaileak

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: EZtaphTox

Hasiera data: 2023-12-01Bukaera data: 2024-12-31

Aurrekontua: 113.153 €

Zentroaren aurrekontua: 38.367 €

Finantzaketa: Berriker 2023 Eusko Jaurlaritza/Gobierno Vasco – 00007-BGI2023-54 Espedientea

Azalpena

Staphylococcus aureus bakterio bat da, termikoki tratatu gabeko elikagaietan egon daitekeena eta, baldintza jakin batzuetan, elikagaian toxinak sor ditzakeena. EZthapTox programaren helburua Euskadiko elikadura-katea balioestea da, mikroorganismo honen eta bere toxinaren ikuspuntutik kalitatezko elikagai seguruen ekoizpena, merkaturatzea eta kontsumoa bultzatuz. Helburu orokor hori lortzeko, honako hauek egingo dira:

  • Gazta egin eta heltzean S. aureus toxinak ekoizteak eragiten dituen aldaketa genetikoak identifikatzea.
  • Mikroorganismoaren portaera-aldaketa gertatzen den gazta ekoizteko eta/edo heltzeko faseak identifikatzea.
  • Mikroorganismoaren portaera eta, bereziki, gaztan enterotoxina sortzea iragartzeko adierazleak bilatzea.
  • Informazio hori inplikatutako eragileei jakinaraztea, elikadura-kate seguruagoa sustatzeko.
Partaideak
  • Leartiker
  • UPV/EHU
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Tangaren esnean enterotoxina estafilokozikoaren prebalentzia ikertzea.
  • Baldintza pilotuetan egindako gaztetan S. aureus-en garapena eta estafilokozikoaren enterotoxina ekoizpena aztertzea.
  • Gazta pilotuei egindako laginketetan lortutako material genetikoa isolatzea.

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika