POCTEFA lurraldeko esnekien eta gazten sektore tradizionaleko enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun-potentziala handitzea, iraunkortasunaren arloko ezagutza transferituz.

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: KNOW N CHEESE

Hasiera data: 2024-01-01Bukaera data: 2026-12-31

Aurrekontua: 1.338.816 €

Zentroaren aurrekontua: 438.212 €

Finantzaketa: Importe FEDER: 870.230,45€ / INTERREG POCTEFA 2021-2027 programa (1. deialdia), Europar Batasunak kofinantzatua.

Azalpena

Know N Cheeseren helburua hau da: POCTEFA eremuko esneki eta gaztandegi tradizionaleko mikroETEen eta ETEen lehiakortasuna handitzea, ezagutza berria sortuz, sektorea gaitzeko eta kontsumitzaileak sentsibilizatzeko mota horretako ekoizpenei lotutako gizarte- eta ingurumen-iraunkortasunari buruz. Helburu orokor hori lortzeko, honako hauek egingo dira:

  • Ekoizle tradizionalek eta kontsumitzaileek gai horri buruz duten ezagutza-mailari buruzko diagnostikoa.
  • Klima-aldaketak esnearen propietate teknologikoetan eta elikagaien segurtasunaren alderdietan duen eragina ebaluatzeko saiakuntzak garatzea, eta esnekien ekoizpenak eta eraldaketak klima-aldaketari zer neurritan laguntzen dioten ebaluatzea.
  • Produkzio-eredu iraunkorragoak sortzera bideratutako praktika eta soluzio berritzaileen aplikazioaren eragina aztertzea.
  • Egindako azterketa eta saiakuntzetan lortutako emaitzetan oinarritutako trebakuntza eta prestakuntza, esnearen sektoreko eragileentzat eta POCTEFA eskualdeko kontsumitzaileentzat.
Partaideak
  • Leartiker
  • PROSUMERLAB
  • Universidad de Vic
  • HAZI Fundazioa
  • Institut de l’Elevage
  • Association Interprofessionnelle du lait et produits laitiers de brebis des Pyrénées-Atlantiques
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Proiektuaren taldeburua. Proiektuaren kudeaketaren eta komunikazioaren liderra
  • Zaintza teknologikoa, sektoreko ETEetan ezar daitezkeen iraunkortasunaren arloko ezagutzak eta irtenbideak identifikatzeko.
  • Klima-aldaketak elikagaien segurtasunean eta esnearen propietate nutrizional eta teknologikoetan duen eragina probatzea eta neurtzea.
  • Merkatuan potentzialtasuna duten lurraldean berritzaileak diren esnekiak pilotu-eskalan ikertzea eta garatzea.

 

 

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika