Ingeniaritza biomedikoan ikertzeko laborategi berriak izango ditu Leartikerrek, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Transferentzia Teknologikoa 2023 programaren baitan, ikerketa-azpiegiturak hornitzeko eta probetarako eta esperimentaziorako jasotako dirulaguntzari esker.
Ingeniaritza biomedikora bideratutako ikerketak aurrera eramateko laborategi berriak Teknologia Mikrofluidikoen eta Ehun-ingeniaritzaren ikerketa lerroen garapenean jauzi esanguratsua suposatuko du zentro teknologikoarentzat.
Euskadiko 2030erako ZTBPren Osasun Pertsonalizatuaren lehentasun estrategikoaren baitan, diagnostiko azkarraren eta medikuntza birsortzailearen arloei zuzendutako materialetan eta prozesuetan aditua da Leartiker. Bere ezagutza zientifikoa eskaintzen die bai ospitaleei bai osasun arloko enpresei, eta haiekin elkarlanean inguruko osasun-sektorea dinamizatzeko ezagutza eta produktu berriak garatzen ditu. Era berean, Mikrofluidika eta Ehun-ingeniaritza arloen ikerketara bideratutako azpiegitura berriak bat datoz Euskadiko RIS3 Estrategiak lehentasunezkoak jotzen dituen bi eremutan; teknologia eta gailu medikoak, eta, medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak.
60m2-ko azalera izango duen azpiegiturak eta bertan kokatuko diren ekipamendu berriek, Osasuna espezializazioan hazten jarraitzeko aukera ahalbidetu diote Leartikerreri. Halaber, gailu polimeriko berriak diseinatzeko eta fabrikatzeko teknologien ezagutza bereganatzen jarraitzeko aukera ere emango dio zentro teknologikoari, banakako ikerketa-proiektuetan zein lurralde-eremu desberdinetako patzuergoetan, bai eta epe ertain-luzean industriara transferitzeko oso lagungarria izango dena.
"Ingeniaritza Biomediko Laborategia. Ehun-ingeniaritzako laborategiko azpiegitura eta Organ-on-Chip laborategia ", 6/12/TI/2023/00006 espedientea, Transferentzia Teknologikoa 2023 programaren barruan diruz lagundua - 2. lerroa: Ikerketa-azpiegiturak hornitzeko eta probak eta esperimentazioak egiteko dirulaguntzak.