Larreen kudeaketa azken kontsumitzailearekin konektatzea, errezeta tradizional eta berritzaileetatik abiatuta egindako haragi-produktu berrien bidez

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: BELARDITIK ETXERA

Hasiera data: 2025-01-01Bukaera data: 2025-12-31

Azalpena

Inguruko abeltzainak biltzen dituen BEDARBIDE elkarteak urteak daramatza abeltzaintzako ustiategien errentagarritasuna hobetzeko lanean. Helburu bikoitza du: gaur egun jarduera horretan dihardutenen bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzea eta etorkizuneko belaunaldientzat sektore sendo bat uztea. Horretarako, ekoizpen-kostuak murriztera eta merkaturatze-bide laburrak sustatzera bideratu dituzte beren ahaleginak, produktua zuzenean kontsumitzailearengana hurbilduz.

Hala ere, prozesu horretan oztopo handiei egin behar izan diete aurre, batez ere haragia eraldatzeko azpiegitura hurbilen faltari, eta horrek zaildu egin du tokiko kontsumoarekin konprometitutako eta harategietan egiten ziren haragi-produktu tradizionalen oroitzapenak dituzten kontsumitzaileen eskaerari erantzutea.

Gabezia hori gainditzeko, BEDARBIDEk BELARDI haragi eraldaketarako zentroaren sorrera bultzatu du (2024ko irailean inauguratu zen). Zentro horrek aldaketa nabarmena dakar tokiko elikadura ekosisteman, haragiaren balio katea osatzeko eta lehen bideragarriak ez ziren proiektuak berreskuratzeko aukera ematen baitu.

Partaideak

Proiektua eredu kooperatiboan oinarrituta garatzen da, honako hauen partaidetzarekin:

  • BEDARBIDE Elkartea
  • LEARTIKER KOOP. E.
  • ATEZABAL koop.txikia
  • Endika Ejejalde (abeltzaina eta harakina)
Leartikerrek egindako jarduerak
  • BELARDI produktu-sorta berria identifikatzea eta definitzea
  • Haragi-produktu berriak garatzea
  • Produktuen kalitatea ebaluatzea eta baliozkotzea
  • Proiektuaren difusioa eta komunikazioa
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika