Gene toxigenikoen isilarazpena CRISPR Cas9 teknologiaren bidez matrize konplexuetan

CRISPR25
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: CRISPR25

Hasiera data: 2025-02-01Bukaera data: 2025-12-31

Azalpena

Proiektu hau, gene espezifikoak dituzten bakteriak inaktibatzeko CRISPR-Cas9 teknologiaren erabileran oinarritzen da, matrize konplexuetan aplikatuta. Antibiotikoekiko erresistentziaren arazo handiagoak, ingurune ezberdinetan komunitate mikrobianoak modu espezifikoan manipulatzeko beharrak (elikagaietan, hesteetako mikrobioman edo ingurumen-laginetan), metodo alternatibo eta zehatzagoen bilaketa bultzatzen dute. CRISPR-Cas9 teknologia, duela gutxi aurkitutako bakterioen immunitate moldakorraren sistema den heinean, gaitasun handia du bakterioetan gene diana zehatzak editatu edo ezabatzeko. Proiektu honen helburua, CRISPR-Cas9 sistemak diseinatzea, entregatzea eta balidatzea, bakterio-aberastasun handiko inguruneetan hautatutako bakterietara zuzenduta, eta horien aplikazioa baldintza ez-kontrolatuetan hobeto ulertzea. Ikerketa honen emaitzek oinarri sendoa eman dezakete ikerketa eta bioteknologia-aplikazioetarako tresna moldakor baten garapenerako.

Partaideak
  • Leartiker
Leartikerrek egindako jarduerak
  • gRNA espezifikoen diseinua eta optimizazioa.
  • Analisi bioinformatikoak eta genoma osoaren sekuentziazioa (WGS) cepa garrantzitsuenetan.
  • CRISPR-Cas9 sistemaren entrega-metodoen ebaluazioa bakterioetan, tartean shock termikoa eta beste hurbilketa batzuk.
  • Plasmido CRISPR funtzionalen eraikuntza.
  • In vitro saiakuntzak eta lehen probak esne-matrizeetan (esne pasteurizatua eta gordinak).
  • Enterotoxinen ekoizpenean eraginaren analisia eta sistemaren zehaztasunaren balorazioa.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika