Gaztagintzarekin erlazionaturiko alderdi teknologiko ezberdinen ikerketa

ESNEKI
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: ESNEKI

Hasiera data: 2019-01-01Bukaera data: 2020-12-31

Azalpena

Proiektu honen lan-ildo nagusiak gazta motak eta esneki hartzituak egiteko merkatuan dauden hartzigarriak ikertzea eta gazta egitean aplikatzea, gazta-kategoria bakoitzerako prozesu zehatzak garatzea eta gaztak fintzeko teknologiak ikertzea izan dira.

Edozein motatako gazta egitean, funtsezkoa da hartzigarri egokiak hautatzea eta erabiltzea. Propietate bereizgarriak dituzten gaztak egiteko, aintzat hartu behar dira hartzigarri laktikoak (bakterio azido laktiko mesofiloak eta termofiloak) eta fintze-hartzigarriak (bakterioak, lizunak eta legamiak), eta ikuspegi teknologikotik oso ondo zehaztuta eduki behar da gazta egiteko prozesua, eta beharrezkoak diren fintze-teknikak praktikan jarri; izan ere, horren guztiaren mende egongo dira gazten usain-, zapore- eta testura-ezaugarriak. Azken finean, amaierako produktuaren kalitatea eta beraz, merkatuan lortzen duen posizionamendua horren mende egongo dira.

Eginiko ikerketa-lanaren ondorioekin, erantzun pertsonalizatua emango zaie gaztagile artisauek dituzten muga teknologikoei, eta horri esker, kalitate-estandar altuak eta ezaugarri organoleptiko bereizgarriak izango dituzten gazta eta esneki berriak garatzen lagunduko da, merkaturatzeko prest egon daitezen. Dibertsifikazioaren alde egin da gaztandegi artisauen lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa

Partaideak
  • Leartiker, S.Coop
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Hartzigarriak ikertzea eta gazta egitean aplikatzea
  • Gazta-kategoria bakoitzerako prozesu zehatzak garatzea
  • Gaztak fintzeko teknologiak ikertzea
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika