Esne gordinaren proteina-frakzioaren eta flora laktiko indigenaren azterketa, EAEko artisau-gaztandegietako kalitate eta tipikotasunaren faktore gisa.

PROTEBAL
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: PROTEBAL

Hasiera data: 2020-01-01Bukaera data: 2022-12-31

Azalpena

Proiektuaren helburu nagusia gazta- eta esneki-ekoizle txikiei irtenbideak eskaintzea da, haien produktuak egiteko proteina-profil eta profil mikrobiologiko egokia duen esne gordina izan dezaten, gazta egiteko prozesu tradizionalak aldatzea edo hartzigarri industrialak gehitzea eskatzen ez dutenak, hala, prozesu eta lehengai bakoitzaren ezaugarri organoleptikoei eusteko.

Horretarako honako helburu tekniko espezifiko hauek zehaztu ditugu:

1. H: Esne gordinaren proteina-konposizioa aztertzea 

  • EAEko ustiategi txikietatik etorritako esnearen proteina-konposizioa (kaseina mota bakoitzaren %, gazura-proteinen % eta urearen %) xehe aztertzea.
  • Emaitzen azterketa, eta emaitzek honako hauetan duten eragina
  • Animaliaren osasun-egoera
  • Esne-errendimendua
  • Gazta-errendimendua
  • Gaztak eta esnekiak egiteko prozesu teknologikoa
  • Desdoitzeren bat denerako jarduera-protokoloak zehaztea

2. H: Esne gordinaren bakteriologia alteratzailea aztertzea

  • Esne gordinean dagoen flora alteratzailea kualitatiboki eta kuantitatiboki identifikatzea
  • Kausa-ondorio harremana ezartzea bakterio alteratzaile jakin batzuen presentziaren eta arazo teknologiko zehatzen artean, garrantzitsua baita hori sortutako akatsa deskribatzeko eta neurri zuzentzaileak hartzeko
  • Gaztagintzako teknologiaren ikuspegitik flora laktiko mesedegarriari kalte egiten dion flora alteratzailearen garapena prebenitzeko protokolo bat ezartzea

3. H: Hartzigarri indigena berriak aztertzea eta garatzea

  • Lurralde bakoitzeko bakterio-andui espezifikoak isolatzea, identifikatzea, prestatzea, gordetzea eta merkaturatzea.
  • Lanerako metodologia bat ezartzea ustiategi bakoitzean hartzigarri mesofilo eta termofilo “indigenak” prestatzeko.
Partaideak
  • Leartiker, S.Coop
Leartikerrek egindako jarduerak

Esnearen proteina-frakzioa aztertzea

Esne gordinean flora laktiko alteratzailea ikertzea

Lanerako metodologia bat zehaztea hartzigarri indigenak ekoizteko, erabiltzeko eta kontserbatzeko

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika