HAZITEK Programak (ZL-2022/00056 proiektua) kofinantzatutako proiektu bat da, Ausolanek gidatua. Helburua oinarri teknologikoko enpresa berri bat sortzea da, adinekoen sektoreari zuzendutako V gama elikagai eta edarien testura, egokitzapen eta formatuetan berrikuntzak egiteko enpresa, hain zuzen. Badago produktu horiek herritarren beste sektore batzuei zuzentzeko aukera ere; adibidez, istripu zerebrobaskularrak/kalte zerebrala –esaterako, iktusa– eta beste patologia batzuk dituzten pazienteei, kimioterapia-tratamendua jaso duten pazienteei, edo murtxikatzeari eta irensketari eragiten dioten gaixotasun neurologikoak dituztenei.
Proiektu honek Euskadiko herritarren osasunarekin eta zahartzearekin lotutako ikerketaren eremuan egin nahi du ekarpena, eta erantzun bat eman, gaur egungo egoerari, ongizate sozialaren inguruko kezkari eta elikadurari lotutako gaixotasun kronikoei lotutako osasun-kostuak murriztearen inguruko kezkari.