SUDOE eskualdeek gaixotasun kronikoen gaiari heltzeko erronka dute elkarrekin. Gaixotasun horien artean daude gaixotasun kardiobaskularrak (GKB), Europako heriotza eta gaixotzeen lehenengo kausa direnak. Miokardio-infartua (MI) da heriotza gehien sortzen duen GKB. Erronka honi heltzeko, irtenbide berriak garatu behar dira. SUDOE espazioan CARDIOPATCH bikaintasun-sarea lehenengoa izango da honako hauek egiten:
1) MIren tratamendurako terapia aurreratuaren eredu berritzaile bat garatzen: 3 produktutan oinarritutako terapia zelular birsortzaile bat: CARDIOPATCH zelulak birsortzeko adabakia, hori ekoitzi eta garraiatzeko 3D sistema, eta 3D gailua bihotzean, zauri txikiko kirurgiaren bidez, ezartzeko.
2) Eskualdeei osasun-sektoreen eta 3D inprimaketako sektoreen arteko sinergiak esploratzeko tresnak ematen, hala, osasunean espezializatzeko estrategia adimentsuagoak birdiseinatzeko eta MIren tratamenduaren inguruan politika publiko eguneratuagoak garatzeko.