Ibilgailu elektriko jasangarrietarako material arin aurreratuak, ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko estrategiak txertaturik

LEVIS
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: LEVIS

Hasiera data: 2021-02-01Bukaera data: 2024-01-31

Aurrekontua: 5.570.581 €

Zentroaren aurrekontua: 299.000 €

Finantzaketa: H2020: €299.000

Azalpena

Diseinatzeko fasetik amaierako ziklora arte ikuspegi ekologikoa eta zirkularra baliaturik, LEVIS proiektuak osagai eta/edo egitura arinak garatuko, egiaztatuko eta probatuko ditu ibilgailu elektrikoetarako. Aurreikusitako lorpenen artean nabarmentzen dira jasangarritasuna hobetzea, lehengaiak hobeto aprobetxatzea, energia- eta kostu-efizientzia, pisu arinagoa lortzea eta egituraren osotasuna eta fidagarritasuna areagotzea. LEVIS proiektuak aurreikusten du hainbat materialetako soluzioak baliatzea, zuntzekin indarturiko eta metalekin osaturiko konposite termoplastikoak erabiliz, zeinak fabrikazio-teknologia errentagarriak eta eskalagarriak baliatuz produzituko baitira. Proiektuaren onurak eta lehiakortasuna erakusteko, hiru kasu erreal baliatuko dira: suspentsioa kontrolatzeko beso bat, bateriari eusteko sorta bat eta ibilgailuetarako zehar-haga bat.

Partaideak
  • Aragoiko Teknologia Institutua, Espainia
  • Marelli Suspension Systems Italy SpA (MSS), Italia
  • Mersen France Angers SAS (MERSEN), Frantzia
  • Privé SRL (PRI), Italia
  • Yesilova Holding AS (YOVA), Turkia
  • Tofas Tu¨rk Otomobil Fabrikasi AS (TOFAS), Turkia
  • Ipar-mendebaldeko Metalurgia Ikerketako Elkartea (AIMEN), Espainia
  • Akitania Berriko Teknologia Zentroa, Konpositeak eta Material Aurreratuak (CANOE), Frantzia
  • Leartiker Kooperatiba Elkartea (LEAR), Espainia
  • Rise Sicomp AB (RISE), Suedia
  • Energia Atomikoaren eta Energia Alternatiboen Komisariotza (CEA), Frantzia
  • Stichting Cenex Nederland (CENEX NL), Herbehereak
Leartikerrek egindako jarduerak

Leartiker Teknologia Zentroak proiektu honetan izango dituen arduren artean nabarmentzen dira egitasmoaren barruan garatuko diren osagaien diseinu- eta fabrikazio-lanak, baita bateriaren moduluaren bastidorea fabrikatzea ere. Horretaz gainera, Leartikerrek proiektuko material eta prozesu berritzaileak garatzeko eta optimizatzeko jarduerak babestuko ditu.

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika