Egitasmo honen helburua antzinako euskal gazta elaborazioen errezetak berreskuratu eta Euskal Label esnearekin ekoiztutako euskal gazten ekoizpen eta eskaintza zabaldu eta osatzea da. Kalitate eta jatorri ziurtatutako Idiazabal Jatorri Deiturak babestutako gazten eskaintzari, orain, Euskal Gaztak proiektuaren esparruan egindako gazta hauek Euskadiko gaztagintzaren eskaintza indartzera datoz. Euskal Herrian, tradizioz, ekoiztu izan diren beste gazta mota batzuk, historiaz beteak, esne mota ezberdinekin ekoiztuak, eskualde bakoitzean bere berezitasunekin eginak... Horiek berreskuratzeko asmoz jaio zen Euskal Gaztak proiektua.
Proiektu honekin gainera, abeltzantza sektorearentzako eta gaztagileentzako dibertsifikaziorako aukera berri bat izateaz gain, Eusko Labelarekin egindako gaztak babesten dira. Ekoizleei beraien produktuak ahalik eta balore handienarekin merkatura heltzeko bide berri bat irekitzen die, tokian tokiko kalitatea antolatu, berreskuratu eta babesa emanez.
6 gazta tipologia definitu dira:
OTZARA: Aiarako eskualdean eta Karrantza inguruan ekoiztu izan den tradizio handiko gazta. “Queso del cesto” bezala ezaguna.
FRAISORO: Behi esnedun gazta xamurra.
SAROI: Esne ezberdinak nahastuta egiten den gazta ondua.
TXURIA: Gazta freskoa.
AUNTZAI: Ahuntz esnearekin egindako gazta ondu eta leun bat.
LATXA URDINA: Ardi esnearekin egindako gazta urdina.