Jarduera PREBIOTIKOA duten bioaktiboak erauzteko bio-findegia

PREBI60+
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: PREBI60+

Hasiera data: 2021-09-01Bukaera data: 2022-12-31

Aurrekontua: 2.469.748 €

Zentroaren aurrekontua: 283.551 €

Finantzaketa: HAZITEK 2021 (ZL-2021/00426) & I+G+b 2021 (00008-IDA2021-45), Eusko Jaurlaritza | Basque Government

Azalpena

PREBI60+ proiektuaren helburu nagusia oinarri teknologikoko enpresa berri bat sortzea da, kontsumitzaile seniorrarentzako iturri berrietatik jarduera PREBIOTIKOA duten bioaktiboak erauzteko. Produktu berrien garapenerako, proiektuan zehar IKERKETA INDUSTRIALAri erlazionatutako lanak burutuko dira. Hasierako lehengaiaren arabera, hainbat erauzketa-prozesuren bideragarritasuna aztertzea espero da, bere bioaktibitateari eutsiz hainbat elikagai-matrizetan sar daitezkeen prebiotikoen nahasketa-mota ezberdinak lortzeko. Azkenik, prozesu guztien eskalatzea aztertuko da, eta bio-findegi bat sortzea planteatuko da, prebiotikoak erauzteko prozesuan sortutako hondakinak ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Horrela, hondakinen birbalorizaziotik balio erantsi handiko produktuak lortzea espero da. Proiektu hau garatzen den bitartean, 60 urtetik gorako pertsonen premia nagusietara egokitutako irtenbide pertsonalizatuak jorratuko dira, eta ekonomikoki bideragarriak diren elikadura-proposamenak lortzea espero da, pertsona guztiek elikadura osasuntsu eta orekatu baterako aukera izan dezaten, haien estatus soziala edozein dela ere.

Partaideak
  • ORLOGA (liderra)
  • AUZO LAGUN SCOOP
  • BASQUE CULINARY CENTER FUNDAZIOA
  • Ekonek Innovacion en Valorización de Subproductos, S.L.
  • LEARTIKER SCOOP
  • Vascolac S.L.
Leartikerrek egindako jarduerak
  • PREBIOTIKOEKIN GARATUTAKO ELIKAGAIAK
  • PROTOTIPOEN KARAKTERIZAZIOA ETA BALIDAZIOA

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika