Alginato eta azido hialuronikozko sare barneratzaileetan oinarritutako kartilago artikular baten in vitro garapena

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: LAIKA

Hasiera data: 2021-11-01Bukaera data: 2024-11-30

Finantzaketa: Financiación propia

Azalpena

LAIKA ikerketa-proiektuaren baitan, alginatoz eta azido hialuronikoz (HA) osatutako hidrogel erdi-barneratzaile (semi-IPN) eta/edo barneratzailea (IPN) bat garatuko da, kartilagoa birsortzeko scaffold-en 3D inprimaketan biotinta gisa erabili ahal izateko.

Proiektu honen bidez, ezagutza sortzen jarraitzeko eta pertsonen ongizatean lagunduko duten gailu mediko berriak garatzeko ate berriak ireki nahi dira. Horretarako, arestian aipatutako materialen karakterizazio osoa egingo da, bioinprimaketarako funtsezkoak izango diren oinarrizko hiru alderdi aztertuz: 1) biskositatea, bioinprimaketa-prozesuan materialen portaera aztertzeko; 2) propietate mekanikoak eta biskotelastikoak, zurruntasuna eta egonkortasuna zehazteko; eta 3) ezaugarri biologikoak eta degradaziokoak, material horien biobateragarritasuna zehazteko eta kartilagoa birsortzeko hautagai posible gisa balidatu ahal izateko.

Partaideak
  • LEARTIKER S. COOP
  • UPV/EHU – HISTOLOGIA ETA BIOLOGIA MOLEKULARREKO SAILA
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Hidrogel erdi-barneratzailea (semi-IPN) eta barneratzailearen (IPN) garapena alginatoz eta azido hialuronikoz.

  • Garatutako hidrogelen karakterizazio erreologikoa eta biskotelastikoa.

  • Garatutako hidrogelen karakterizazio mekanikoa.

  • 3D bioinprimagailuaren bidez garatutako biotinten bioinprimaketa.

  • Garatutako hidrogelen printabilitatearen analisia.

  • Garatutako hidrogelen degradazioaren aztertzea.

  • Bideragarritasun zelularraren azterketa UPV/EHUko instalazioetan.

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika