Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako Berriker 2022 programa – Expedientea 00030-BGI2022-54
Txuria, Fraisoro, Otzara, Saroi, Auntzai eta Latxa Urdina gaztak euskal errezeta tradizionaletatik datoz, baina 2018tik aurrera, betiere EUSKO LABEL esnearekin ekoizten badira, EUSKAL GAZTAK produktu-sortaren pean merkaturatu daitezke. Produktu horiek arautzen dituen erakundea HAZI da. Nahiz eta fitxa tekniko batzuk zehaztuta izan, gazta-mota bakoitzak bete beharreko zehaztapenak barne, gaur egun oraindik ohikoa da uniformeak ez diren izen bereko gaztak aurkitzea. Horrek esan nahi du kontsumitzaileak ez duela argi eta garbi identifikatzen zer gazta mota kontsumitzen duen erositako izendapen bakoitzarekin, eta arriskuan jar dezakeela EUSKAL GAZTAK izenaren babespean espero den kalitatea.
Esneki Zentroak gertutik jarraitu du markaren sorrera eta babesten dituen produktuen kalitate-parametroen ezarpena. Ildo horretan lanean jarraitzeko, Eusko Jaurlaritzaren BERRIKER 2022 ikerketarako laguntzaren bidez, EGOT proiektua eskatu du, EUSKAL GAZTAK gazta-sortaren ekoizpen- eta afinazio-prozesuak optimizatzeko eta fitxa tekniko osoak hedatzeko, baita gazta bakoitzeko dastatze-gida bat ere, merkaturatzen diren produktuen kalitate organoleptikoa erregularizatzeko. Lortutako emaitzak libreki eta doan kontsultatu ahal izango ditu EAEko sektoreko edozein enpresak.