Automozioko aplikazioetarako produktu polimeriko aurreratuen diseinu azeleratua, biki digitalen metodologien bidez
Proiektuaren xehetasunak
Akronimoa: F3 PERTE VEC
Hasiera data: 2022-10-01Bukaera data: 2024-12-31
Aurrekontua: 794.431.646 €
Zentroaren aurrekontua: 262.020 €
Finantzaketa: PERTE para el Vehículo Eléctrico y Conectado (VEC); Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia
Azalpena
Volkswagen Taldeak eta SEAT S.A. buru dituen Ibilgailu Elektriko-Konektatuarentzako Ekonomia Berreskuratu eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak (PERTE VEC), Espainia ibilgailu elektrikoaren hub bihurtzeko asmo du Europan. Estatuko, nazioarteko eta hainbat sektoretako 62 enpresak osatuta, Espainiako automobilgintzaren historiako enpresa-talde handiena da. PERTE VEC lau ardatzek osatzen dute, eta, zehazki, Leartikerrek garatzen duen lehen mailako proiektua, Digitalizazioaren laugarren ardatzean txertatzen da; izan ere, Ibilgailu Elektriko-Konektatuaren (VEC) balio-kateko eragileen lehiakortasuna bultzatuko duten soluzio digitalak ikertzea du helburu.
Ibilgailu elektrikoaren balio-katerako soluzio digitalak ikertzea da Leartikerren eginkizun nagusia proiektu honen baitan. Zehazki, tresna digitalen eta karakterizazio mekaniko azeleratuko metodoen garapena eta inplementazioa ikertuko dira, ibilgailu elektriko-konektatuan aplikatzeko produktu polimerikoen azken portaera aurresateko eta iragarpenak indartzeko. Horrela, lortutako ikerketa-emaitzek ezagutza eskuratzeko eta transferitzeko balioko dute, etorkizuneko ibilgailuentzako propietate espezifikoak dituzten produktu polimerikoen garapen azkar eta zehatzari lotutako egungo erronkari erantzuteko.
Partaideak
Leartikerrek egindako jarduerak
Leartiker Zentro Teknologikoak proiektu honetan bere gain hartuko dituen erantzukizunen artean honako hauek daude:
- Ibilgailu Elektriko-Konektatuan aplikatzeko produktu polimerikoen errendimendua optimizatzeko biki digitaleko ereduak ikertzea.
- Material polimerikoen karakterizazio mekaniko azeleratuko metodo berriak garatzea.
- Baliozkotzeko lan-fluxu birtualen garapena eta inplementazioa osagai-mailan.
"Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana - Europar Batasunak finantzatua – NextGeneration EU"
"Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia - Financiado por la Unión Europea – NextGeneration EU"