Alergenoak eta Mikroorganismo patogenoak Kontrolatzeko Soluzio Teknologikoak, nekazaritzako elikagaien balio-katean segurtasuna bermatzeko analisi azkarreko teknologia disruptiboen bidez

TECAM
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: TECAM

Hasiera data: 2021-06-01Bukaera data: 2023-06-30

Azalpena

TECAM elikagaien sektorean aplikatutako elkarlaneko ikerketa-proiektu bat da. Egitasmo horren helburu nagusia hainbat soluzio teknologiko ikertzea eta bilatzea da: giza osasuna arriskuan jar dezaketen osagai natural edo oportunisten presentzia identifikatzen laguntzeko, baita merkaturatutako elikagaietan egon daitezkeenak ere. Modu horretan elikadura-alergiekin eta -intoxikazioekin lotutako kasuak saihestu ahal izateko.

Horretarako, diziplina anitzeko ikuspuntu batetik, detekzio-teknologia klasikoak eta disruptiboak ikertuko dira, zuzenekoak eta zeharkakoak, elikaduran kalterik eragiten ez dutela ziurtatzeko informazioa lortzeko. Teknologia disruptiboei dagokionez, mikrofluidika digitala, infragorri hurbileko espektroskopia (NIRS) eta adimen artifizialean oinarritutako analisi azkarreko sistemak diseinatuko dira, alergenoak eta patogenoak in situ detektatzeko gailu eramangarriak lortzeko.

Partaideak
  • Leartiker
  • CEIT Zentro Teknologikoa
  • Deustuko Unibertsitatea
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Elikadura-alergien epidemiologiari buruzko ikerketa, elikagaien etiketatzeari buruzko legedia eta intereseko alergeno eta patogenoentzako kuantifikazio-teknika normalizatutako buruzkoa.
  • Elikagai-laginen teknika normalizatuak oinarri hartuta, bazkideek garatutako gailuak sortzeko eta baliozkotzeko prestaketa eta azterketa.
  • Staphylococcus aureus toxinak EAEko esne gordinean duen presentziari, hazkundeari eta sorrerari buruzko ikerketa.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika