Ardi- eta ahuntz-esne gordinaren kalitate mikrobiologikoa eta proteikoa aztertzea, gaztagintzan arazo teknologikoak sahiesteko

ESNEKAL
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: ESNEKAL

Hasiera data: 2022-01-01Bukaera data: 2022-12-31

Azalpena

Kalitatezko gazten ekoizpenean arazo teknologikoak sahiesteko, ESNEKI ZENTROtik ardi- eta ahuntz-esne gordinaren kalitate mikrobiologikoaren eta kalitate proteikoaren ezagutzan hutsuneak nabaritu dira. Honen ondorioz, bai maila sentsorialean eta baita elikagaien segurtasunean, produktuaren amaierako kalitatea asko baldintzatzen duen prozesuaren kontrola galtzea dakar. Urtero sortzen dira merkaturatzeko egokiak ez diren ekoizpen-sortak, eta horrek galera ekonomikoak eta elikagai-xahuketak eragiten ditu.

Proiektuaren helburu nagusia honela laburtzen da:

  • Kalitate sentsorial eta nutrizional handiko gazta tradizionalak lortzea, EAEko ardi- eta ahuntz-esne gordinaren proteina- eta mikrobio-frakzioa aztertuta.
  • Gazta-ekoizle txikiei irtenbideak ematea, beren produktuak egiteko konposizio proteiko eta kalitate mikrobiologiko egokia duen ardi- eta ahuntz-esne gordina izan dezaten, betiere elaborazio-prozesu tradizionalak aldatu behar ez badira, eta prozesu eta lehengai bakoitzaren ohiko ezaugarri organoleptikoak mantenduz.
Partaideak
  • Leartiker S.Coop.
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Datu-banku bat lortzea animaliak maneiatzeko eta jezteko sistemei buruz eta horiek EAEko esne gordinaren frakzio proteikoan eta mikrobiologikoan duten eraginari buruz, gazta egiteko.
  • Animaliak maneiatzeko eta jezteko sistemei buruzko datu-banku bat lortzea eta horrek izan dezakeen eragina gazta egitera bideratutako EAEko esne gordinaren frakzio proteikoan eta mikrobiologikoan.
  • Esnea ekoizteko sistema ezberdinetan erabiltzen den esne gordinean presente dagoen bakteriologiari buruzko ezagutza garatzea.
  • Hartzigarri indigena egonkor berrien garapena eskala pilotuan.
  • Kalitate proteiko eta mikrobiologiko handiko hartzigarriekin eta esnearekin ekoiztutako gazten kalitate nutrizional eta sentsorialaren ebaluaketa.
COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika