Esneki sektoreko azpiproduktuak, nutrazeutikaren sektorera bideratutako produktuetan eraldatzean oinarritutako balio-kate bat sortzeko azterketa

PRO2O
Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: PRO2O

Hasiera data: 2022-12-01Bukaera data: 2023-12-31

Aurrekontua: 54.315 €

Finantzaketa: Eusko Jaurlaritzako, Bioekonomia 2022 programa – Expedientea 00003-BIO2022-48

Azalpena

Gatzura, esneki sektoreko azpiproduktu nagusietako bat da, prozesatutako esne guztiaren % 85a suposatzen duelarik, erabilitako gazta-teknologiaren arabera.

Haren tratamendua eta aprobetxamendua ikerketa ugariren xede izan dira eta izaten jarraitzen dute, eta joera teknologiko garrantzitsuak garatu dira hura ahalik eta ondoen aprobetxatzeko eta potentzial handiko osagai bihurtzeko. Hala ere, egindako ikerketa asko ez dira gure inguruko artisau-gaztandegietara transferitu, biltegiratze, bilketa eta garraioko arazo logistikoak direla eta.

PRO2O proiektuaren helburu nagusia artisau-gaztandegientzako egokia izango den metodologia garatzea da, non gatzuratik abiatuta hartzidura prozesu kontrolatu bat burutuko den, produktu gisa ezaugarri probiotikoak dituen biomasa bat lortuko delarik, nutrazeutikaren sektorera bideratzeko asmoz.

Proiektuan, hartzidura kontrolatu mota desberdinak esperimentatuko dira, hartzigarri konbinazio desberdinetatik abiatuta eta gaztandegietan erabili ohi diren tresneria eta makinaria erabiliz, prozesuak monitorizatuz. Jatorriko gatzura, hartzitutako gatzura eta sortutako biomasa, analisi mikrobiologikoko klasiko eta teknika metagenomikoen bidez karakterizatuak izango dira. Azken helburua probiotikotan ahalik eta aberastasun handiena duen biomasa bat lortzea izango da.

Partaideak
  • Leartiker SCOOP
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Euskadiko artisau-gaztandegien ereduak aztertzea eta eskala pilotuan erreproduzitu beharreko produkzio-eredua definitzea
  • Hartzidura kontrolatuko metodologia diseinatu eta definitzea, eskala pilotuan erreproduzitzea eta baliozkotzea.

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika