Finantzaketa: Convocatoria de proyectos de Innovación Eurorregional de Euskadi Aquitania y Navarra.
LAMIPoC (Laser Assisted MIcrofabrication of POC diagnostic microfluidic devices) proiektuak laser ultra-azkar bidezko mikrofabrikazioaren kostu-eraginkortasun azterketa bat proposatzen du, gailu mikrofluidikoak masan ekoizteko alternatiba azkarragoa eta merkeagoa identifikatzeko helburuarekin. Azterketa honek, halaber, laserrak gainazal funtzionalak sortzeko duen gaitasuna ebaluatuko du, horrela, diagnostiko-saiakuntzetan eta kultibo zelularreko aplikazio mikrofluidikoetan eskatu ohi diren pieza polimerikoen bustigarritasun-propietateak hobetzeko.
Diagnostiko medikorako gailuak eskala handian ekoizteko soluzio baten garapena,
EBk ezarritako eta 2030eko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako industria adimendunaren eta osasun pertsonalizatuaren lehentasun estrategikoekin bat dator. Gainera, espero diren emaitzak Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) 3. Puntuarekin elkartzen dira, Osasuna eta Ongizatea. Proiektu honek bitartez, industriarako eskalatzean eta diagnostiko medikorako gailuak pazientearen arreta-puntuan merkaturatzeko ekarpena egiten saiatzen baita.