Tumore matrize estrazelularraren propietate biskoelastikoak, bularreko minbiziaren balizko biomarkatzaile gisa

Proiektuaren xehetasunak

Akronimoa: imiTEM

Hasiera data: 2023-09-01Bukaera data: 2026-12-01

Finantzaketa: Barne-finantzaketa

Azalpena

Gero eta froga gehiagok egiaztatzen dute korrelazio bat dagoela bularreko minbiziaren progresioaren eta inguruko matrize estrazelularraren biskoelastikotasunaren artean. imiTEMek erlazio hori in vitro aztertuko du, mikrogiro tumorala erreproduzitzen duten, ezaugarri mekaniko eta konposizio biokimiko kontrolatuak dituzten hidrogel biskotelastikoak garatuz. Ondoren, bularreko minbiziaren 3D ereduak sortuko ditu laborategian garatutako tumoreak kapsulatuz. Bularreko minbiziaren patogenesian inplikatutako indar mekanikoak eta egiturazko alterazioak ikertuz, imiTEMek bularreko minbiziaren mekanobiologiari buruzko ezagutza berriak aurkitu nahi ditu, detekzio goiztiarrean, pronostikoan eta interbentzio terapeutikoan aurrerapenak lortzeko aukerarekin.

Partaideak
  • LEARTIKER S. COOP
  • UGR – Universidad de Granada
Leartikerrek egindako jarduerak
  • Alginato-dECM hidrogel IPN-en garapena, biskoelastikotasun kontrolatuarekin
  • Garatutako hidrogelen karakterizazio mekanikoa (karakterizazio biologikoa UGRn)
  • Bularreko minbiziaren 3D ereduen garapena, bularreko esferoide tumoralak kapsulatuz UGRn
  • Bularreko minbiziaren ereduen karakterizazio mekanikoa (karakterizazio biologikoa UGRn)
  • Minbiziaren aurkako botikek bularreko minbiziaren eredu biskoelastikoetan duten eraginkortasunaren azterketa UGRn
  • Garatutako hidrogelen eta bularreko minbizi-ereduen portaera biskoelastikoaren modelizazioa

 

 

 

 

COOKIEEN ERABILERA

Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu erabiltzaileen esperientzia ahalik eta onena eskaintzeko.

Jarraitu aurretik, cookie horiekin zer egin erabaki behar duzu. Guztiak onar ditzakezu edo egiten duzun hautaketa gorde.

COOKIE PROPIOAK

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookie teknikoak erabiltzen ditugu eta cookien ezarpenetarako eta aukeratutako hizkuntzarako zure lehentasunak gordetzen ditugu.

HIRUGARRENEN COOKIEAK

Hirugarrenen guneak erabiltzen ditugu nabigazioa aztertzeko eta txertatutako informazioa erakusteko. Aktibatu nahi dituzun aukerak.

Hirugarrenen cookieak ez onartzeak esan nahi du ez dizugula zenbait eduki erakutsiko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi: Pribatutasun politika